Ermua ezagutzera etorri diren Sevillako berrogei gazteei harrera egin zaie

27.10.23
El grupo reunido en el encuentro en San Pelayo
Erakundea
Gizartea
Alberto Jiménez-Becerril Fundazioak antolatutako 'Gazteen eta Partaidetza Politikoaren X. Topaketan' partaide zirenak

Sevillako berrogei ikasle gaztek Euskadi eta Ermua bisitatu dituzte aste honetan, Alberto Jiménez-Becerril Fundazioak antolatutako 'Gazteen eta Partaidetza Politikoaren X. Topaketa' ren baitan. Gasteizen Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa ikusi dute, Fundazio horretako eta Fernando Buesa Fundazioko ordezkariek harrera egin diete, eta biktimen senideekin, epaileekin eta hainbat gizarte-eragilerekin ere bildu izan dira.

Asteazkenean iritsi ziren Ermura herria ezagutzeko asmoz, baita 1997ko uztailean Miguel Ángel Blanco Garrido Alderdi Popularreko zinegotziaren hilketaren inguruan herrian izandako mobilizazioei eta doluari buruzko xehetasunak ere. Gazteen taldeari harrera egin zioten Juan Carlos Abascal alkateak, Harri Araiztegi alkateordeak, Carlos Totorika alkate ohiak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa Fundazioko Florencio Dominguezek. Jiménez-Becerril Fundazioaren Gazteen eta Partaidetza Politikoaren X. Topaketan parte hartzen duten gazteekin batera presidenteordea, Joaquñín castillo, etorri zen.

Udaletxeko osoko bilkuren aretoan hasi zen topaketa. Ondoren, Miguel Ángel Blanco zinegotzia gogorarazten duen  bustoaren eskultura ikusi zuten. Ondoren, mobilizazioak izan ziren hainbat lekutan zehar ibili ziren, hala nola Orbe Kardinalaren plazan edo Valdespinako Markesaren kalean; San Pelaio eta biktimen monumentua ere bisitatu zituzten, Agustin Ibarrola eskultorearen lana. Zinegotziaren izena daraman kiroldegian ere egon ziren, eta Izarra Centre-n eman zioten amaiera egunari hitzaldi-solasaldi batekin. Gazteek Izarra eraikinean X. Topaketan parte hartzeagatik diploma jaso zuten.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte