Ermua Hiriko XXXI. Literatur Lehiaketa zabalik

04.03.25
Udal Liburutegia
Gizartea
Lanak maiatzaren 4ko 23:00ak arte aurkeztu daitezke. Saria 500€ modalitate bakoitzean.

Ermuko Udaleko Kultur Zinegotziak, udal Liburutegiaren bitartez, “Ermua Hiria” XXXI. Literatur lehiaketa deitu eta oinarriak ezagutzera eman ditu. Lehiaketak lau modalitate hartzen ditu barne: narratiba eta poesia, euskaraz eta gaztelaniaz. Modalitate bakoitzeko irabazleak sari gisa 500€ eskuratuko ditu. Lanak maiatzaren 4ko 23:00ak arte aurkeztu daitezke. Epaimahaiaren erabakia ekainaren 26an ezagutaraziko da, ordu bat inguruan www.ermua.eus webgunean.

Baldintzak

  • Estatuan bizi diren idazleak eta 2008an eta aurrekoetan jaio den edonork parte har dezake lehiaketan.
  • Parte-hartzaile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du modalitate bakoitzeko.
  • Lanek originalak izan beharko dute, ez dute inongo hedabidetan argitaratu beharko (ez inprimaturik, ez digitalik), ez dira adimen artifizialez sortuak izango (IA) eta ez dira beste lehiaketa batzuetan sarituak izango. Irabazleak zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du, bere lanak baldintza horiek guztiak betetzen dituela adierazteko.
  • Luzera: konposizio poetikoak ez dira 100 bertso baino gehiagokoak izango, eta horien metrika librea izango da. Narrazio-lanek 2.000 hitz izan behar dituzte gehienez ere.
  • Lanak bi modutan aurkeztu ahal izango dira:
    • Posta elektronikoz, biblioteca@udalermua.net helbidera mezua bidalita, goian parte hartzen den kategoria (narratiba edo poesia) eta hizkuntza adierazten dituen mezu batekin. Erantsitako fitxategi batean bidali beharko da, word formatuan edo editatu daitekeen beste edozein formatutan, izengoitiz idatzi eta sinatutako lana. Era berean, erantsitako bi fitxategi bidali beharko dira pdf formatuan: bat izengoitiz sinatu eta izenburua duen lanarekin (ez da egilearen izen-abizenekin sinatutako testurik onartuko). Bigarren artxibo bat, egilearen datuak zehaztuz (izena, abizenak, helbidea, telefonoa eta NANaren edo nortasuna egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia, zein kategoriatan parte hartzen duen, lanaren izenburua eta izengoitia).
    • Posta arruntez, Ermuko Udal liburutegira (Goienkale z/g, 48260 Ermua, Bizkaia) lanaren kopia bat. Egilearen datuak (izena, abizenak, helbidea, telefonoa eta NANaren edo nortasuna egiaztatzen duen agiriaren fotokopia) gutun-azal itxi batean agertuko dira, eta bertan lanaren izenburua eta leloa edo izengoitia adieraziko dira.

Lehiaketara aurkezteko azken eguna maiatzaren 4a izango da, eguneko 23:00etara bitartean.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik