Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

24.04.25
Hezkuntza
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua
Erakundea
Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren

Ermua-Mallabiko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak (OLHUIk) ate irekien jardunaldiak egingo ditu apirilean eta maiatzean, bere eskaintza eta instalazioak ezagutzera emateko. Programatutako datak hurrengo asteartean, apirilaren 29an, eta maiatzaren 7ko asteazkenean, izango dira, arratsaldeko edo goizeko ordutegian, egun bakoitzean, aukeran. Ikastetxea bisitatzeko eta haren hezkuntza-eskaintzan dauden espezialitateei eta gizarte- eta hezkuntza-proiektuari buruzko informazioa ezagutzeko, hitzordua hartu behar da. Horretarako, 943 17 54 27 telefonora deitu edo imfpb@udalermua.net helbide elektronikora idatzi behar da.

Apirilaren 29an, asteartean, programatutako orduak arratsaldez dira, 16:00etan eta 17:30ean, hain zuzen ere. Maiatzaren 7an, asteazkenean, hitzordu posibleak goizez: 11:30ean eta 13:00etan izango dira. Jardunaldi horiek maiatzean egin ohi den aurre matrikula egiteko epearen harira egingo dira, interesa izan dezaketen pertsonen kontsulten berri emateko eta kontsultei erantzuteko. Data zehatzak ez dira oraindik ezagutzen, eta epe laburrean jakinaraziko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuko den iragarkiaren bidez. Xehetasun guztiak ikusteko, jo OLHUIk webgunean duen matrikulazio atalera.

Ikasleak eta prestakuntza-eskaintza

Institutua Ermuko Udaleko Toki Garapen Sailaren mende dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua (DBH) lortu ez duten 15 eta 17 urte bitarteko gazteei prestakuntza eskaintzen die.

Zentroaren prestakuntza-eskaintzak hiru espezialitate ditu:

  • Ile-apainketako laguntzailea.
  • Ibilgailuen konponketako laguntzailea.
  • Metalezko elementuak fabrikatzeko langilea.

Oinarrizko Lanbide Heziketa bi ikasturtez osatuta dago, eta biak gainditu ondoren, zuzenean sar daiteke erdi-mailako prestakuntza-ziklo batean.

Aurre matrikulazioari buruzko informazio guztia ikastetxeak eskaintzen du, webguneko matrikulazio atalean, 943 17 54 27 telefonoan edo imfpb@udalermua.net helbide elektronikoan, eta ikastetxean bertan (Azkaldea 6, Mallabia).

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera