Ermua Mugikortasunaren Europako Astean murgilduko da

12.09.25
Erakundea
Ingurumena
Gizartea
Kanpainak mugikortasun unibertsala guztiontzat izango ditu ardatz

Irailaren 16tik 22ra bitarteko astean, Mugikortasunaren Europako Astea (SEM) ospatuko dugu Ermuan, garraiobide iraunkorragoak erabiltzeak, bereziki garraio publikoa, bizikleta eta oinezko joan-etorriak, osasun publikorako eta ingurumenerako dakartzan onurei buruz sentsibilizatzeko.

Mugikortasuna pertsona ororentzat

Europako Batzordeak 2025ko kanpainarako aukeratu duen gaia ‘Mugikortasuna pertsona ororentzat’ da. Edizio honek bermatu nahi du herritar guztiek, beren diru-sarrera maila, kokapena, generoa edo gaitasunak kontuan hartu gabe, garraio jasangarria eta eraginkorra eskuratu ahal izatea.

2025ean, Mugikortasunaren Europako Asteak gonbita egiten digu hausnartzeko nola diseinatu garraio-zerbitzuak denontzat irisgarriak, eskuragarriak, inklusiboak eta seguruak izango diren gizartean.

Herrian izango ditugun jarduerak

Beste urte batez, Ermuak mugikortasun jasangarriaren aldeko konpromisoa hartu du eta ingurumena errespetatzen duen ingurune osasuntsuago baten aldeko ekimenak bultzatuko ditu. Horretarako, hainbat jarduera egingo dira herriko ikastetxeekin elkarlanean.

Eskolabarri ikastetxeko guraso eta irakasleek garatzen duten Oinez Eskolara ekimena gauzatuko dute, Herritarren segurtasun alorrarekin elkarlanean. Aldi berean, tokiko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak mugikortasun iraunkorrari buruzko tailer dinamikoetara joango dira, Nevula Ikasle Elkartearen laguntzarekin. Gainera, Ermuko Txirrindularien Elkarteak bizikleta-zirkuitu bat dinamizatuko du, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleentzat. Horretarako, ikasle bakoitzak bere bizikleta eta babes-kaskoa eraman beharko ditu.

Jarduerak irailaren 21ean, bizikletaren festa egunean, amaituko dira, herriko kaleetan zehar herritar guztiei zuzendutako martxa zikloturista herrikoiarekin. Ibilbidea San Pelaio plazan hasiko da, 12:00etan, eta parte-hartzaile bakoitzak bere bizikleta, kaskoa eta arropa erosoa ekarri beharko ditu. Irteera baino lehen, 10:30etatik aurrera, Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak bizikletak prestatu edo konpontzeko tailer bat eskainiko du plazan bertan. Baita, 11etatik Aurrera, Ginkana zirkuitua haur eta gazteentzat, Ermuko Txirrindularien eskutik.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean