Ermuak 2025eko Udal Aurrekontuak aurkeztu ditu, pertsonak eta berdintasuna ardatz hartuta

18.11.24
Beatriz Gamiz alkatea, 2025eko Aurrekontuen aurkezpenean
Aurrekontuak 2025
Ekonomia eta Ogasuna
Erakundea
Beatriz Gamiz alkateak aurkeztu du ia 26 milioi euroko proiektua

Ermuko Udalak gaur astelehena aurkeztu ditu 2025eko Udal aurrekontuak. Plan "anbiziotsua eta konpromisoz betea" da, "pertsonak ekintza guztien erdigunean jartzeko diseinatua", Beatriz Gamiz alkateak defendatu duen bezala.

Alkateak dokumentuaren ildo estrategiko nagusiak azpimarratu ditu aurkezpen publiko batean, eta gizarte-ongizatea, jasangarritasuna, enplegua eta berdintasuna lehenesten dira datorren urterako. "Aurrekontu hauek zenbakiak baino askoz gehiago dira; gure bizilagunekiko konpromisoa dira, udalerri inklusiboagoa, bidezkoagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko egin dugun ahaleginaren isla", adierazi du.

Ermuko Udalak 25.794.703,91 euroko aurrekontua izango du 2025erako, hainbat ardatz estrategikotan banatuta:

  • Berdintasunarekiko konpromiso irmoa: lehen aldiz, Udal-aurrekontuak genero-ikuspegiarekin egin dira, udal-politikek berdintasun erreala eta eraginkorra sustatuko dutela ziurtatuz. Ekimenen artean, emakumeak ahalduntzeko programak, berdintasunari lotutako hezkuntza-tailerrak eta genero-indarkeriaren biktimei arreta emateko zerbitzuak indartzea nabarmentzen dira. Alkateak azpimarratu duenez, "aurrekontu honetan, berdintasuna ez da hitz bat bakarrik, baizik eta zeharkako lehentasuna gure politika guztietan".
  • Gizarte zerbitzuak indartzea: Ermuko Udalak diru-partida garrantzitsu bat bideratuko du gizarte zerbitzuak indartzera, arreta berezia jarriz familia kalteberei, adinekoei eta bazterketa arriskuan daudenei. Ildo horretan, %10 areagotuko dira larrialdi ekonomikoko egoeretan dauden pertsona edo familientzako zuzeneko laguntzak, "pertsona ahulenak zaintzen dituen gizartea indartsuagoa eta elkartuagoa delako", adierazi du Gamizek.
  • Enplegua eta prestakuntza: lan-aukerak lortzea erronka da familia askorentzat, eta, beraz, Udalak enplegu- eta prestakuntza-programetarako partidak mantentzen eta indartzen jarraituko du, arreta berezia jarriz gazteengan eta 45 urtetik gorakoengan. Gainera, trebakuntza tailerrak eta prestakuntza espezifikoak sustatuko dira tokiko ehun ekonomikoa indartzen laguntzeko.
  • Ingurumena zaintzea: aurrekontu hauen zutabeetako bat ingurumena errespetatzea eta zaintzea da, udalerri garbi, osasuntsu eta iraunkor batean bizi ahal izateko. Horretarako, berdeguneak, parkeak eta lorategiak hobetzeko partidak %10 handitu dira, eta argiztapen publikoko sistemak optimizatzeko ekimenak jarriko dira abian.
  • Mugikortasuna eta irisgarritasuna: Udalak baliabideak bideratuko ditu mugikortasun eredu iraunkorrago baterantz aurrera egiteko, hala nola oinezko eta bizikletentzako ibilbide berriak sortzea eta espaloiak zabaltzeko eta guztientzako pasabide irisgarriak sortzeko azpiegiturak hobetzea (%56ko igoera). Gainera, arrapalak, igogailuak eta bide publikoak garbitzeko eta mantentzeko funtsak %10 handituko dira.
  • Kultura eta kirola: kulturaren sustapena eta tokiko kolektiboentzako laguntza funtsezkoak dira, eta %7,9 gehiagokoa izango da udalerriko kultura-jardueretarako diru-partida. Kirolari dagokionez, herritar guztiei kalitatezko kirol-espazio eta -programetan sartzea bermatzeko, aurrekontua %7 handitu da.
  • Gardentasuna eta herritarren parte-hartzea: Udalak komunikazio eta entzute aktiboko kanal berriak irekiko ditu, eta herritarren parte-hartzea sustatzen jarraituko du, administrazio hurbila, irekia eta herritarrekiko konprometitua izateko. Izan ere, konfiantza erakunde sendo eta legitimo baten oinarria da, eta etorkizun hobe baterantz aurrera egiteko, garrantzitsua da pertsona bakoitza komunitatearen parte aktibo eta funtsezko sentitzea.

Aurrekontuaren aurkezpen publikoaz gain, Beatriz Gamiz alkatea udaleko talde politikoetako bozeramaileekin bildu da, gobernu-taldeak garatutako proiektua azaltzeko eta ekarpenak eta proposamenak egitera gonbidatzeko. Datozen asteetan, talde ezberdinek aurkeztu ditzaketen zuzenketak jasoko dira, eta behin betiko proiektua Udalbatzaren Osoko Bilkurara eramango da.

Dokumentuak

Bideoak

URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko