Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

20.05.25
Euskara
Gizartea
'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa Basaurin eta Ermua jokatuko da aste honetan. ‘Udabarria Bertsotan’ izena duen fase horrek gurean ostegunean egingo da, arratseko sei eta erdietatik aurrera, Lobiano Kultur gunean. Bertsozale Elkarteak antolaturiko ehen jardunaldia Munitibarren eta Bakion egin zen; bigarrena Balmaseda eta Orozkon; eta, aste honetan, Basauriko eta Ermuko txanda izango da.

Berrogeita zortzi (48) bertsolari daude aurtengo Udabarria Bertsotan sailkapen-fasea jokatzen. Haien artean daude Irune Basagoiti ermuarra eta Araitz Katarain mallabitarra, biak nagusi izan direlarik Orozkon eta Balmasedan, hurrenez hurren, jokatutako saioetan. Ostegunean, maiatzaren 22an, hirugarren saio bikoitza burutuko da eta A multzoko sei bertsolarik kantatuko dute Ermuan: Ana Picallo; Garikoitz Sarriugarte, Iker Uriarte, Izaro Bilbao,m Jon Martinez eta Peio Molinuevo. Gai-jartzaile lanetan, leire Garatxena arituko da.

Sarrera orokorrak 3€ balio ditu, Bertsozale elkarteko bazkideentzat aldiz prezioa euro 2 izango da eta 6tik 18 urtera bitarteko gazteentzat sarrera doan. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke www.bertsosarrerak.eus atarian. Ermuko saiorako sarrerak, lasterbidez loturik ustez dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik