Ermuak ‘Gaztegunea’ irekiko du azaroaren hirugarren asteburuan

14.10.25
Kultura eta Gazteria
Erakundea
Gizartea
13 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako aisialdi-gunea da, Teresa Murgaren hirugarren solairuan kokatuta egongo dena

Ermuak laster 13 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat, adin biak barne, aisialdirako gune berria irekiko du, eta baita aurten 13 urte betetzen dituzten gazteentzat ere. Zerbitzu berriak ‘Gaztegune’ izena izango du eta ‘Teresa Murga eraikineko hirugarren solairuan kokatuta egongo da, zehazki Liburutegiaren gainean, udal euskaltegi ohiaren lokaletan. Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirol Zerbitzuetako zuzendariak zerbitzuaren xehetasunak aurkeztu dizkio gaur Udalbatzari, Gai Orokorren eta Osoko Bilkurak aztertu beharrekoen Batzordean. Zerbitzua azaroaren 15-16ko asteburuan irekiko da.

Espazioak hainbat altzairu izango du (mahaiak, besaulkiak, pufak, apalak eta abar), eta jolas- eta aisialdi-elementuak: futbolina, ping ponga, diana eta dardoak, mahai-jokoak, aldizkariak, 86 hazbeteko telebista-pantaila, besteak beste.

Zerbitzua monitore batek dinamizatuko du, eta ordutegia honako hau izango da:

  • Larunbatetan: 17:00etatik 21:00etara.
  • Igandeetan: 17:00etatik 20:00etara.

Zerbitzua lanegunetan edo astegunetan ere irekiko da, jaiegunetan eta ezohiko aldietan, hala nola 2025eko Gabonetako oporretan. Lanegun berezi horietan ordutegia igandeetako berbera izango da, hau da, 17:00etatik 20:00etara.

Hasiera batean, irekierako lehen asteburuan, azaroaren 15ean eta 16an, ez da beharrezkoa izango zerbitzuan izena emanda egotea, baina bai zerbitzua martxan jarri ondorengo bigarren astetik aurrera. Interesa duten gazteek formulario bat bete beharko dute beren datuekin eta amaren, aitaren edo legezko tutorearen baimenarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte