Ermuak gune publikoen seinaleak berriztu ditu, haurrekiko eta bizikidetzarekiko konpromisoa indartuz

22.09.26
Hezkuntza

Ermuko Udalak udalerriko espazio publikoen seinaleak berriztu ditu, UNICEFek emandako "Haurren Lagun den Hiria" errekonozimenduaren identifikazio-panelak eta "Jolastu Errespetuz" kanpainaren kartelak eguneratuz.

Jardunaren helburua udalerriko informazio-elementuak eguneratzea da, indarrean dauden azken araudien eta erakunde-hitzarmenen arabera, bai eta, etengabe kanpoan egoteagatik, hondatze zantzuak zituzten euskarriak ordeztea ere.

Haurrekiko eta bizikidetzarekiko konpromisoa berritzea

Seinaletika honen berritzeak bi arrazoi nagusiri erantzuten dio, elkarbizitzarako eta haurren eskubideak sustatzeko udal-politikei lotutako bi arrazoi.

Alde batetik, herriko sarreretan eta eskola-guneetan dauden eta Ermua "Haurren Lagun den Hiria" gisa aitortzen duten identifikatzaileak eguneratu dira. Berrikuntza hori UNICEFekin sinatutako bigarren lankidetza-akordioaren ondorio zuzena da, udalerriaren aitorpen ofiziala 2026-2029 aldirako zabaltzen duena.

Seinaleztapen berriak agerian uzten du udalak hartutako konpromisoa eta UNICEFen "Haurren Lagun den Hiria" programaren baitan, haur eta nerabeen eskubideak, ongizatea eta ekitatea ardatz dituzten politikak bultzatzeko Ermuan egiten ari den lana.

Bestalde, "Jolastu Errespetuz" kanpainako panelak ordeztu dira. Hasiera batean, 2017an jarri ziren, Haurren Lehen Kontseiluak proposatuta. Plaza eta parkeetan kokatutako euskarri berriek iraunkortasun eta ikusgarritasun handiagoa eskaintzen dute, eta kanpainaren helburuari eusten diote: erabilera partekatuko jolas-espazioetan gizalegeak, tolerantziak eta elkarrekiko errespetuak duten garrantzia gogoraraztea.

Leku horiek adin ezberdinetako, zein erabilera eta premia ezberdinak dituzten pertsonen arteko topagune dira. Horregatik, errespetuzko jarrerak eta bizikidetza egokia sustatzeak lagundu egiten du plazak, parkeak eta jolas-guneak herritar guztientzako espazio atsegin eta seguruak izan daitezen.

Hiriko seinaleak berrituz, Ermuko Udalak bere espazio publikoetako informazio-elementuak eguneratu eta hobetu ditu, eta, aldi berean, haurren eskubideekin, gizalegearekin eta belaunaldien arteko bizikidetzarekin duen konpromisoa nabarmen indartu.

Lotutako albisteak

Imagen
20.07.26
Ikastetxeek positibotzat jo dituzte ingurumen-hezkuntzako tailerrak, ikasturtea bukatzeanan

Jarduerek ingurunearekiko interesa pizten, sentiberatasuna areagotzen eta talde-lana indartze dutela deritzate
Imagen
25.06.26
2026-2027 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta berrehun mila euroko zuzkidura dago laguntzetarako