Ermuak IND+I Club ekimenaren saioa hartuko du apirilean

26.03.25
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Apirilaren 9an, Izarra Centre eraikinean, 17:30ean, liburu eta txosten bana aurkeztuko dira. Izena emateko epea zabalik dago

Ermuak IND+I Club ekimenaren saio bat hartuko du apirilean. IND+I Kluba industriaren eta berrikuntzaren arloan interesa duten pertsonen arteko hausnarketarako eta elkartruke parte-hartzailerako sarea da. Interesdun guztiei irekitako saioa izango da. Ekimena 2017an sortu zen Viladecansen (Katalunia), urtero IND+I topaketa bat hartzen duena.

Apirilaren 9an izango da, Izarra Centre eraikinean, formatu hibridoarekin eta ordu eta erdiko iraupenarekin. 17:30ean hasiko da eta modu presentzialean nahiz formatu birtualean jarraitu ahal izango da Zoom aplikazioaren bidez.

Interesdunek aurreikusitako programa kontsultatu eta izena-eman dezakete lasterbidez uzten dizuegun agiriaz baliatuta.

Programa

  • 17:30etan: Beatriz Gámiz Mata Ermuko alkatearen ongietorri instituzionala.
  • 17:40etan: IND+Iren aurkezpena, Climent Molins IND+I Kontseiluko kidearekin.
  • 17:45etan: Berrikuntzaren inguruko irakurketak:
    • Nerea Rojas-Mendietak Beñat Urrutikoetxea Arrietarekin batera idatzi duen liburua aurkeztuko du: 'Emprender, ¿por amor al arte? En La gestión cultural en la era digital'. Nerea Kultura Proiektuen zuzendaria da (Cultural Project Manager European Creative Business Network- ECBN).
    • Mari José Arangurenek, Orkestrako eta Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari eta Deustuko Unibertsitateko Ekonomiako katedradunak, Euskal Herriko 2024ko Lehiakortasun Txostena aurkeztuko du.
  • 18:30etan: Galderen txanda eta eztabaida.
  • 19:00etan: Amaiera

IND+Ia egiten ikusiko dugu elkar!

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik