Ermuak sei mila euro eman ditu DANAk kaltetutako eremuetako bizilagunei laguntzeko

05.11.24
Erakundea
Gizartea
EMOE bezalako elkarteek eta bizilagun taldeak ere elikagaiak eta materialak biltzen ari dira herrian

Ermuko Udalak 6.000 €uro bidaliko ditu laguntza humanitariorako Valentziako Erkidegoko eta Gaztela-Mantxako herrietara. Asteazkenean, urriaren 30ean, uholdeak eragin zituzten euriteengatik kalteak jasan zituzten Valentziako Erkidegoko eta Gaztela-Mantxako biztanleek, DANA (Maila Garaietako Depresio Isolatua) indartsu baten ondorioz. Izan ere, ehunka pertsona hil, desagertu, zauritu eta kalte material ugari eragin dituzte azpiegituretan, enpresetan, negozioetan, etxebizitzetan eta horien tresnetan. Hau izan da herrialdeko historiako hondamendi naturalik handiena. Laguntza Gurutze Gorriaren GKEaren bidez bideratuko da, hondamendiak kaltetutako pertsonen premiarik larrienei erantzuteko.

Ermuko biztanleek ere lagundu nahi dute eragindako kalteak eta kaltetutako zonaldeetan bizi diren pertsonak jasaten ari diren ondorioak arintzen. Atsekabe- eta elkartasun-adierazpenak ugariak dira, eta galkorrak ez diren elikagaiak, lanerako materiala, pilak, kuboak, eskuareak, mantak, kandelak, maskarak, brick-esneak, higiene-artikuluak eta abar biltzeko ekimena dago, Haizea, Dada, Martin,Txiki eta O’encontro tabernetan utzi daitezkeenak.

Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) ere ekintza solidarioa antolatu du eta materialak bilduko ditu merkatu plaza zaharrean, azaroaren 5etik 8ra bitartean.

Halaber, Eibarko Ertzaintzak ere deialdia egin du eta materiala biltzeari ekin dio du. Hasiera batean ertzain-etxean bertan utzi behar zen, baina bart goizetik kokapena aldatu du eta Armagintza Eskolako patioan entregatzeko eskatu du.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik