Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear
Ermuko Udalak eta Izarra Fundazioak Ermua TalenTIC jardunaldien edizio berria zehazten ari dira, zeinak ekainaren 11n eta 12an gauzatuko diren Izarran. Talentua, eraldaketa eta erakundeen arteko aliantzak hizpide izango dira eta gai horien inguruan hausnarketa egin eta amankomunean jarriko aurtengo TalenTIC jardunaldietan. Programa ixtear dago, zehazteke dauden detaile gutxi batzuren faltan. Apuntatu data, ez ahazteko. Antolatzaileek Innpulso Sarearen eta TECH Friendly ingeniaritzaren laguntza dute. Izena-emateko epea zabalik dago eta estekaturik uzten dugun formularioaren bidez egin daiteke.
Programan aurreikusitako edukia
Programak aurreikusten duenez egun horietako bat enpresari eskainiko eta bestea administrazio publikoari. Inaugurazio-hitzaldi bat izango da, gogoeta egiteko, ezagutza partekatzeko eta sinergiak batzeko abiapuntu izango dena foro dinamiko eta aberasgarrian.
Erronka globalei eta horiek industrian duten eraginari buruzko azterketa- eta eztabaida-foroak egongo dira. Erregulazioak, estrategiak eta muga-zergak bezalako erronka goriez hitz egingo da. Gainera, foro sektorial honek harremanak estutzeko eta networking garaian elkar ezagutzeko aukera emango du. Tailer praktikoa eta mahai-inguru bat ere aurreikusi dira, solaskideen parte-hartzearekin.
Ostegunean, etorkizuneko administrazioan talentua erakartzeko eta kudeatzeko politika publikoak izango dira ardatza. Gainera, elkarrizketak eta tailerrak egingo dira ondorioak atera eta saioak itxi aurretik. Laster, programa xehatua izango dugu. Ez galdu, gorde data eta lekua. Adi izan!
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik