Ermuko Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du
Ermuko Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko deialdia ireki du, eta eskabideak aurkezteko epea urriaren 27ra arte egongo da zabalik. Laguntzen helburua da herritarren artean euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea, eta gehienez 1.000 euro jaso ahal izango dira ikasle profil ezberdinen arabera.
Dirulaguntza eskuratu ahal izateko, honako baldintzak bete beharko dira: Ermuan erroldatuta egotea, Udalarekin zor ekonomikorik ez izatea, 2023-2024 edo 2024-2025 ikasturtean matrikulatuta egotea edo ikasturte berrian izena ematea, azpimaila gainditzea (B2 eta C1 mailetan salbuespena egon daiteke) eta azken bost urteetan azpimaila lagundua jaso ez izana. Halaber, %80ko asistentzia eta B2 maila lortu arte ikas prozesuan jarraitzea ezinbesteko baldintzak izango dira.
Eskabidearekin batera honako dokumentazioa aurkeztu behar da: ikaslearen ibilbide orria (aurten hasitako ikasle berria ez bada), bankuko agiria eta matrikularen ordainagiria (Kaltxango AEK-ko ikasleek izan ezik). Hautazko agiriak ere aurkeztu daitezke, hala nola EABA agiria, errenta-aitorpena edo laneko agiria.
Eskabideak telematikoki edo Abiapuntun aurkeztu behar dira
Laguntzen zenbatekoa ikaslearen kategoriaren arabera aldatuko da: ikasle estrategikoek, oinarrizko erabiltzaileek, ikasle bereziek eta gazteek matrikularen %100 jaso ahal izango dute, eta ikasle ohikoek %50. Ordainketa, kasu gehienetan, ikastaroa gainditu ondoren egingo da.
Dirulaguntzen ebazpena abenduaren amaieran argitaratuko da. Informazio gehiago nahi duten herritarrek Ermuko web orrian zein 2025eko urriaren 2ko BAOan, 188. alean, kontsultatu dezakete.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik