Ermuko Udalak Facebook, Instagram eta WhatsAppera zabaldu du bere marka digitala

22.01.25
Erakundea
Erakundeak sare sozial berriak ditu abian asteazken honetatik aurrera, herritarrekiko komunikazioa hobetzeko asmoz

Ermuko Udalak sare sozialetan profil berriak estreinatuko ditu gaur, asteazkena, Udalaren komunikazioa indartzeko. Kanal berri horien helburu nagusia informazio instituzionala modu zuzenagoan, azkarragoan eta eraginkorragoan zabaltzea da, baita herritarrei hurbileko tratua eskaintzea eta entzute aktiboa egitea ere.

Urte luzez abian egon den YouTubeko kanalaz gain, Ermuak Facebookeko orrialdea, Instagrameko profila eta WhatsAppeko kanala ditu martxan gaurtik aurrera, nahi duen orok kontuak jarraitzeko edo harpidetzeko aukera izan dezan Udalaren azken berriak ezagutzeko. Informazio bide hauen bitartez, udalerrian aurreikusitako hurrengo ekitaldiak, abisuak, oroigarriak eta www.ermua.eus web orrian argitaratutako kultura, kirol, hirigintza edo jarduera instituzionalari buruzko albisteak zabalduko dira. Horrela, interesdunek informazioa zuzenean eta azkar jaso ahal izango dute, udal-webgunean argitaratzen diren albisteen irismena osatuz eta zabalduz eta herritar guztientzat erakargarriak diren eduki berriak eskainiz.

Hautatu diren hiru komunikazio-bide berriekin, sare sozialak erabiltzen dituzten herritar gehienak bildu nahi dira: Facebook 35 eta 65 urte bitarteko pertsonen artean nagusitzen da, Instagram gazteen artean errege da, eta WhatsApp da, orokorrean, jende gehienak erabiltzen duen komunikazio bidea.

Ermuko Udalaren profil guztiak elebidunak izango dira, eta informazioa euskaraz zein gaztelaniaz argitaratuko da kanal beraren bidez.

Udalaren gaurkotasun guztiaren berri izateko, jarrai gaitzazu webgune honetan eta honako sareetan:

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera