Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

05.01.26
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte

Ermuak Ekialdeko Magoak hartuko ditu gaur herriko Eskualde Zentroek antolatu ohi duten kabalgatan. Erregeek ehunka laguneko segizio batekin etorriko dira eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte. Irulitxa fanfarrea izango da gaur kabalgataren buru eta animatzaile, arratsalde hotza eta prezipitazioak izan ditzaken honetan. Aurtengo nobedadea 'Taupada' Akademiako dantza taldeak parte hartuko duela, bere koreografia alaiak eskainiz. 'Te gusta la ruta?' motozaleen taldeak, aldiz ez du edizio honetan parte hartuko.

Kabalgata 18:00etan aterako da Sallabente ikastetxetik. Ehun laguneko segizioa BI-3344 errepidetik barrena joango da San Antonioko trenbidearen azpiko pasabidera arte, izarra, paje edo morroiak, argi-zuzi eta laguntzaile taldeekin. Ibilbide horretan trafikoari eragingo zaiola aurreikusten da eta udaltzainek segurtasuna koordinatuko dute. Ibilbidea Izelaieta, Goienkale, Okin Zuri, Zubiaurre, Seigarren Mendeurrena, San Pelaio, Zearkale, Kaltxango eta Orbe Kardinalaren plaza dira. Kioskoan Erregeek gutunak jaso eta haurrak agurtuko dituzte.

Ekialdeko Errege Magoek egoitzako eta Abeletxe eguneko zentroko adinekoak bisitatuko dituzte 17:00etatik aurrera, erabiltzaileei eta bisitariei ilusioa helarazteko.

Udaltzaingoak kabalgata ireki eta lagunduko du, parte-hartzaileen eta ikusleen segurtasuna bermatzeko. Desfileak ibilgailuen trafikoari eragingo dio, bai BI-3344 errepidean, Sallabente ikastetxetik Abeletxeko tuneleraino, bai herrigunearen barruan. Horregatik, herritarren laguntza eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu