ETAk eraildako bizilagunak gogoan
ETA talde terroristak eraildako bi herritarrak gogoan izango ditu Ermuak beste behin datorren ostiralean, uztailak 11n, Agustin Ibarrolak egin eta San Pelaio parkean dagoen ‘biktimen omenezko’ monolitoaren aurrean egingo den ekitaldi instituzionalean. Gogoan izateko ekitaldi horretan, adierazpena irakurriko eta lore-eskaintza egingo, hogeita zortzi urte betetzen direlako Miguel Ángel Blanco Garrido Alderdi Popularreko (PP) zinegotzi hautetsia bahitu eta tirokatu zutenetik. Ekitaldi hori bertaratu nahi duten herritarrei irekia egongo da.
"Euskal kasuan izandako, bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri" izeneko agiriak, ekintza terroristetan eraildako gure herriko bizilagunen xehetasunak jasotzen ditu fitxa banan.
- Sotero Mazo Figueras 1980ko azaroaren 6an tirokatu zuten ETA-militarreko kideek Eibarko Virgen del Carmen kalean. Gizonezkoen ile-apaindegia zuen, 35 urte zituen, ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen.
- Miguel Ángel Blanco Garrido 1997ko uztailaren 10ean bahitu zuten, eta hilaren 12an, buruan tirokatuta, eskuak sorbalda atzean lotuta eta larri zauriturik aurkitu zuten, Lasarteko zelai batean. Uztailaren 13an hil zen. 29 urte zituen, ezkongabe zegoen eta zinegotzi hautatua zen Ermuko Udalbatzan.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik