Etxeko langileen eskubideak eta betebeharrak
Datorren larunbatean, Lobiano Kulturgunean "Etxeko eta zaintzako langileen eskubideak eta betebeharrak" gaiari buruzko hitzaldi informatiboa izango da. Susana Altuna abokatuak 4etatik bost eta erdietara bitartean kontratuarekin lotutako alderdi garrantzitsuenen berri emango du: lanaldia eta lan-ordutegia, oporrak eta jaiegunak, soldata, bajak eta baimenak, lan-arriskuen prebentzioa eta abar. Hitzaldia partikularrak etxean zaintzen aritzen diren pertsonentzat da, baita hori egitea pentsatzen ari direnentzat ere.
Edukiera mugatua da. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute eta horretarako bi aukera:
- Emakumeen Topalekuko 943 17 10 30 zenbakira deitzea.
- Emakumeen Topalekura –ZainSare gunera- bertaratzea honako ordutegian: goizez 9:00etatik ordu 1etara eta arratsaldez 16:30etatik 19:30ra bitartean.
Hitzaldia "ZainSare Gunea"delakoaren barruan kokatzen da. Gune hori erreferentzia da; orain gutxi gure udalak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren laguntzarekin eta udalerrian dauden baliabideekin lankidetzan, izaera esperimentala edo pilotua duen enplegurako eta zaintzako prestakuntzarako erreferentzia.
Gune horren helburua da etxeetan zaintza lanetan diharduten pertsona horien topagune izatea eta prestakuntza erraztea, enplegu justua lortzen laguntzea eta zaintzen dutenei ematen dieten arreta hobetzea. Pertsona horiek, beren lanarekin, etxe asko mantentzen laguntzen dute, funtsezkoak izanik gure gizartean, gure biztanleriaren zahartzearen aurrean.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik