Europako Parlamentuaren enbaxadore diren Bizkaiko Eskolen Topaketa

15.03.24
Hezkuntza
Erakundea
Gizartea
Bilboko Botikazar, Durangoko Jesuitak eta Ermuko San Pelaio ikastetxeetako BHIko ikasleek lan saioa partekatu dute gaur gure herrian

Europako Parlamentuaren enbaxadore diren hiru ikastetxeetako hogeita hamar bat ikasle Ermuan bildu dira gaur, beraien irakasleekin batera, elkar ezagutzeko, hausnartzeko, ikuspegiak partekatzeko eta elkarrekin lan egiteko saio batean. Juan Carlos Abascal alkateak harrera egin die goizeko 9:20etan udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan eta ongietorria eman die. "Zuentzat berehalakoa eta, jada, zain daukazuen etorkizunerako ikasi eta presta zaitezte; mundua zeharkako izango denez, guztiekin enpatizatu eta haien lekuan jarri beharko baitzarete", trebatzen jarraitzeko gonbidapena egin die, baita "gure gizartearekiko, bere balioekiko eta demokrazia parte-hartzailearen ereduarekiko" interesa lantzen jarraitzeko ere. Europa eta bere legebiltzarra "garrantzitsuak dira batzen gaituztelako eta lurralde gisa ordezkatzen gaituztelako" bukatu du.

Ikastetxe bakoitzeko bozeramaileek EBko herrialdeetara edo parlamentu kontinentalaren egoitzara egindako bisitak azaldu dituzte, baita parte hartzen duten proiektuak ere, hala nola Erasmus, Olinpiadak, sentsibilizazio-kanpainak eta abar. Lehen harreman horren ostean, gosari arin bat partekatu dute, atikoan lanera bildu aurretik, ikus-entzunezkoak ikusteko eta inpresioak trukatzeko. Hainbat dinamika landu dituzte taldeka, hainbat gairi buruzko alderdiak bateratuz eta horiek ingelesez landuz.

Eguerdia baino lehen egunari amaiera eman diote taldeetan landutakoaren emaitzak  partekatu ondoren. San Pelaioko ikasleek, herriko anfitrioi gisa, Bilboko Botikazar BHIko eta Durangoko Jesuiten ordezkariak agurtu dituzte, etorritakoak beren herrietara ETSren trenean bueltatzeko bidaiari ekin aurretik.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik