.eus domeinura erabateko jauzia egin du Udalak

13.05.26
Euskara
Erakundea
Gizartea
Postontzi elektronikoak aldatu ditu, orain arteko udalermua.net utzi eta ermua.eus hautatuz. Biek operatibo izango dira denbora batez

Udalbatzarrak 2024an onartutako euskararen araudiaren harira eta Euskal Administrazio gehienak egin bezalaxe, .eus domeinura erabateko jauzia egin du Udalak; orain gutxi beste urrats bat gehiago eman eta erakunde osoko postontzi elektronikoak .eus domeinura aldatuz. Orain urte batzuk atzera eta webgunea berritu zuenean hasitako bide eta erabakiari jarraiki.

udalermua.net zaharrera idatziz gero, automatikoki ermua.eus berrira bideratuko da

Hortaz, udal arduradun eta langileon postontzi elektroniko guztiek @ermua.eus domeinua daramate. Aldaketa eraginkorra eta eragozpenik gabea izan dadin, n helbide zaharrera bidaltzen dizkiguten mezuak automatikoki berrira bideratuko zaizkigu epe luze batean, etenik eta galerarik izan ez dadin.

Euskarak arnas gunea behar du ekosistema digitalean, adituen esanetan horretan ez dauden hizkuntzak desagertu egingo baitira epe laburrean. Hortaz, domeinu-aldaketa honek euskararen sustapenerako hiru helburu lortzea ahalbidetuko du: Internet eta teknologia berrien eremuan presente egotea, euskararen kanpo-proiekzioa indartzea eta euskarak aurrera egin eta modernizazioan laguntzea.

Puntueus proiektua

Puntueus proiektua 2007an jaio zen, mundu osoan euskararen hizkuntza-normalizaziorako eta sustapenerako tresna eraginkor bat izateko helburuarekin eta harrez gero hazkunde sendoa izan du urtez urte.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea