Euskalgintzaren aldeko talde argazki jendetsua egiteko deia
Euskal Birusa Elkarte Kulturalak, Ermuan euskararen erabilera sustatzeko xedea duen elkarteak, herrian egiten duen lana ondo baloratzen eta taldea babesten duten ermuar guztioi dei zabala egin die, igandean, ordu 1etan, San Pelayo plazara bertaratu eta talde argazki jendetsua egiteko.
1998an 200 lagun batu ziren San Pelaion hartutako argazkian, "Guk Euskarari Bai" lelopean. Hamar urte beranduago eta "Euskaraz Bagara" lelopean, 300 izatera pasaz. Lehenengo argazki hartatik 27 urte pasa direnean, are jendentsuagoa izango den argazkia ateratzeko erronka du Euskal Birusak: San Pelaion 400 lagun elkartzea.
Hitzordua kontutan hartu: irailaren 28an, igandea, 13:00etan San Pelayo plazan.
Argazkia hurrengo bazkidetza kanpainan erabiliko da
Aurrekoetan egin bezala, igandeko argazkia Euskal Birusaren bazkidetza kanpaina berrian erabiliko da. Hortaz, elkartetik Euskal Birusaren izatea eta jarduerak begi onez ikusten dituen jende guztia gonbidatu dituzte bertaratzera: "Ermuan Bagarelako, zatoz argazkira!"
Euskal Birusak urtean zehar, bakarrik edo beste elkarteekin batera, honako jarduerak antolatzen ditu: San Martin azoka, Drogetenitturri aldizkaria eta webgunea, San Juan Sua, Hartza Eguna, Ermuan Kantuan, Santixauetako Txikurixa, Laburbira, Berbetan, Berbatruk…
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik