‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

13.05.25
Euskara
Erakundea
Gizartea
Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Ostegun honetan hasiko dira hamar egun euskararen erabilera aktibatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza propio eta koofizialaren aldeko gure hizkuntza ohitura hobetzeko oztopo edo ohiturak hausten saiatuko den gizarte mugimendua. Euskaraldiaren laugarren edizioa izango da aurtengoa eta 16 urtetik gorako jendetzak parte hartuko du . Kirol elkarteak, gizarte elkarteak, ikastetxeak, hainbat eragile eta erakundeek –gure Udala tarteko- bat egin dute Euskaraldiarekin.

Ekimenaren helburua gure hizkuntza ohitura aldatzea da, euskara gehiago erabiltzeko, egoera gehiagotan eta pertsona gehiagorekin. Euskaraldian eramango dugun txapa identifikatzailearen bidez, gure solaskideak euskaraz hitz egiten edo ulertzen duen jakin ahal izango dugu, elkarren arteko harremana errazteko.

Ariketak proposatzen du parte-hartzaileek eguneroko elkarrizketetan bi portaera linguistiko erabiltzea. Rola aukeratzea geure jokabidean datza, norberaren hizkuntza-gaitasunean baino gehiago:

  • Ahobizi; Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut.
  • Belarriprest; Aldiro erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.

Ermuan Bagara eta Euskaraldia

Herriko eragilek osatutako Ermuko Euskaltzaleen Sareak Euskaraldiarekin batera garatuko den egitaraua aurkeztu berri du. Maiatzaren 15etik 25era kirol elkarteek, herriko ikastetxeek eta beste hainbat taldek bultzatutako jarduera sorta ederra izango da, uneoro euskaraz egin ahal izateko eta gure euskarazko harreman sarea handitzeko asmoz duena.

Esan bezela Euskaraldia maiatzaren 15ean hasiera emango zaio eta norberak aukeratutako rolaren arabera bere hizkuntza ohiturak aldatu eta gehiago, gehiagoarekin eta gehiagotan egiteko asmoa dago. Rolen aukeraketak norberaren gaitasunean baino, norberaren jokaeran du gakoa, gogoratu ditzagun:

Oraindik txapa jaso ez baduzu, Euskal Birusaren egoitzara joan behar duzu, Elexoste bulegora, Erdiko kale 2, 1ngo pisura.

Zure rola oraindik aukeratu ez baduzu, izena emateko aukera Euskaraldiaren web orrian.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik