Extremadurako Zentroaren XXXIV. Kultur Astea hastear
Extremadurako Ermuko Etxeak XXXIV. Kultur Asteari hasiera emango dio gaur. Irailaren 8a, Extremadurako Eguna dela eta, Zentroak hainbat jarduera antolatu ditu aste osorako.
Gaur bandera jarriko dute udaletxeko balkoian, eta ondoren topa egiteko ardoa eskainiko dute elkartearen lokalean, Extremadurako zeharkalean.
Bihar asteartea "Haurraren Eguna" izango da eta 17:30ean Clown batek "La maleta de Lekim" ikuskizuna eskainiko du. Ondoren, txokolatada herrikoia eta gozokiak eskainiko dituzte bertaratutakoentzat.
Asteazkenean, Elisa Lópezek eta Marije Murillok poesia errezitatuko dute. Bilkura irekia izango da parte hartu nahi duen jendearentzat.
Ostegunean, 20:00etatik aurrera, eskualdeko plater tipikoen lehiaketa izango dute. Ostiralean 20:30etan herriko "Versionarios" taldearen kontzertua.
Larunbatean Extremadurako meza izango da 13:00etan, ‘Flor de Tomillo’ abesbatzaren parte hartzearekin, eta Cuatrolako txapelketa 17:00etan. Arratseko 19:00etatik 23:00etara, Iker B. DJan arituko da musika jartzen.
Egun handia igandea izango da; bazkaria izango da bazkide, agintari eta gonbidatuentzat 14:30etatik aurrera.
Extremadurako Zentroaren Kultur Asteak Extremadurako Batzarraren, Ermuko Udalaren, Euskadiko Extremadurako Elkarteen Federazioaren, Kanpoko Extremadurako Komunitateen Kontseiluaren eta Ermuko Merkataritza eta Ostalaritza Elkartearen babesa du.
Lotutako albisteak
‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte