Familia errefuxiatu baten harreran eta integrazioan parte hartu nahi duzu?

08.10.24
Imagen
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Gizartea
Bizkaiko Caritasek Siriako familia errefuxiatu bat hartuko du gure herrian eta horretarako bolondresen bila dabil Ermuan. Hitzaldi informatiboa Lobianon, bihar asteazkena 18:00etan

Bizkaiko Caritasek Siriako familia errefuxiatu bat hartuko du Ermuan, Eusko Jaurlaritzaren babes komunitarioko programaren bitartez. Familia horren harrera eta integrazio prozesu horri begira, gure udalaren lankidetzaz gain, Caritasek dei orokorra eta irekia egiten die ermuarrei ekimen honetan parte hartu eta laguntzeko.

Herritarrak eta bereziki proiektu honetan parte hartu nahi duten boluntarioak informatzeko asmoz, Caritasek hitzaldi bat deitu du biharko asteazkena -urriak 9- Lobianon, 18:00etatik aurrera.

Caritas Bizkaia Eleizaren kristau elkartea da, lurraldean gizarte eta karitatezko ekintza sustatzen duena. Boluntariotzan oinarritzen da, gizarte-konpromisoa, parte-hartzea eta sareko lana sustatzen ditu. Giza sustapenerako eta pertsona guztien garapen integralerako laguntza, eskubideen ikuspegitik lan eginez, bidegabekeria soziala eragiten duten kausak ikusaraziz, sentsibilizatuz eta salatuz eta eraldaketa sozialerako alternatibak proposatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.25
Betiondoko igerilekua eta Ongaraiko ur-jolasak, udarako prest

Bi instalazioak larunbat honetan, ekainak 14, zabalduko dira irailaren erdialdera arte
Imagen
05.06.25
Txindurri taldeak 50 urte dantzan daramatzala ospatuko du

Asteburu honetan mende erdiko urteurrena ospatuko du egitarau bereziaz
Imagen
05.06.25
‘Ehuntzen eta Hitz egiten’ tailerretako kideek egindako lanak ikusgai jarri dituzte

Lanak Liburutegian egongo dira ikusgai ekainaren 12ra arte eta 9: 00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango