‘Que fantástica esta fiesta’ antzezlana aurkeztuko du Antzokiak

24.09.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Paula Prol ermuarraren eta Albar Cirardaren ‘La Brecha’ konpainiarena, ostiraleko zortzi eta erdietan

Ermua Antzokiak ‘¡Qué fantástica esta fiesta!’ antzezlana aurkeztuko du ostiral honetan, 20:30ean, Raffaella Carráren erritmora, Maribel Salas aktore ezaguna, Paula Prol eta Aitzol Villahoz protagonista dituela. Sarrerak 10 €uro balio du eta aldez aurretik eros daiteke Lobiano Kulturgunean edota online Kutxabanken webgunean. ‘La Brecha’ konpainia 2021ean sortu zuten Paula Prol ermuarrak eta Albar Cirardak, biak Euskadiko ESADeko Arte Dramatikoan graduatuak. Konpainiak dramaturgia eta hizkuntza berrien aldeko apustua egin du. Bere proiektuak fikzioa eta errealitatea bereizten dituen lerro mehean kokatzen dira, eta horiekin nor garen, gizarte gisa, eta zer gertatzen ari zaigun ulertu nahi dute. Paula Prolek ‘Mi madre también quiso ser pez’ obra estreinatu zuen 2024an, Ermua Antzokian ikusi ahal izan genuena.

Obra berri honek herriko jaietan aretoa herriko plaza bihurtzea proposatzen du, herritarrek urte osoan zehar itxaroten dituzten eta uda agurtuko duten jaietan. Petardoen bolbora, orkestraren ‘Cumbia’ soinuak eta ‘La Esquina’ tabernako koñaka amaitzen direnean, bizilagunak arnasa hartzera eseriko dira, eta aurrera jarraitu ahal izateko errealitatetik pixka batean alde egitea zein beharrezkoa den konturatuko dira.

Komedia zintzoa, mundutik kanpoko espazio batean, arazorik gabea, ezer gertatzen ez dena. Izan ere, batzuetan horixe da norberak behar duena: ez dadila ezer ere gertatu!

'¡Qué fantástica esta fiesta!' lanean, dramaturgia Paula Prolek gain hartu du eta Albar Cirardak, aldiz, zuzendaritza.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean