Folkez Blai jaialdiaren XX. edizioak baditu finalistak

04.08.25
Kultura eta Gazteria
Sei talde arituko dira lehiaketaren finalean irailaren 12tik 14ra bitartean

Ermuko Folkez Blai musika jaialdiak hogei urte beteko ditu aurten, eta jada prest du ekitaldiz beteriko programa datorren hilerako. Edizio berri honetako azken fasea irailaren 12tik 14ra bitartean lehiatuko da Orbe Kardinala plazan, eta sei talde sailkatu dira final handirako: Ache Pa Ti (Nafarroa), Harribitxi (Euskadi), Xara (Madril), Matazúa (Asturias), Entós (Asturias) eta Gorrondatxe (Euskadi).

Lehiaketaren helburua musika errotik sustatzea eta folk generoa jorratzen duten musika taldeentzako hedapen plataforma izatea da. Horretaz gain, jaialdiak jada ezarritako eta ibilbide luzeagoa duten musikari eta talde gonbidatuei ere egiten die tartea, herriko kaleak musikaz bete eta asteburu aparta borobiltzeko.

Aurtengo egitaraua irailaren 11n hasiko da, lehiaketa fasea baino egun bat lehenago, Alboka Musika Eskolako trikitilarien eta Foularedako kideen kalejira alaiarekin 19:00etatik aurrera. Hurrengo hiru egunetan, programa honakoa da:

  • Irailak 12, ostirala
    • 18:30ean: Ache Pa Ti (Nafarroa)
    • 19:45ean: Harribitxi (Euskadi) 
    • 21:00etan: Milladoiro (Galizia, talde gonbidatua, lehiaketatik kanpo)
  • Irailak 13, larunbata
    • 13:00etan: Antía Caaveiro, Antón Lago & Xosé Liz (Galizia, talde gonbidatua, lehiaketatik kanpo)
    • 18:30ean: Xara (Madril)
    • 19:45ean: Matazúa (Asturias)
    • 21:00etan: Golconda (Katalunia, talde gonbidatua, iazko irabazlea)
  • Irailak 14, igandea
    • 12:30ean: Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin kalejira
    • 18:30ean: Entós (Asturias)
    • 19:45ean: Gorrondatxe (Euskadi)

Irailaren 14ko, igandea, emanaldien amaieran, epaimahaiaren erabakiaren berri emango da, eta 3.500 euroko lehen saria eta 2.000 euroko bigarren sariak banatuko dira. XX. Folkez Blai jaialdiaren irabazleak gonbidatu gisa joko du jaialdiaren hurrengo edizioan.

Sarituak izan ez diren talde finalistek 500 euroko dirulaguntza jasoko dute Ermura etorri izanagatiko gastuak ordaintzen laguntzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu