'Folkez Blai'ren XX. edizioa bihar hasiko da, lehiaketari ekin aurretik

10.09.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Sei taldek jokatuko dute lehiaketaren finala irailaren 12tik 14ra

‘Folkez Blai’ lehiaketak hogei urte beteko ditu eta, jada, prest dago guztia musikari ekiteko. Jarduera egitaraua bihar hasiko da Alboka Musika Eskolako eta Foularedako taldeen kalejirarekin, 19:00etatik aurrera, lehiaketa hasi aurreko egunean. Zuzeneko emanaldien azken fase hau irailaren 12tik (ostirala) 14ra (igandea) bitartean jokatuko da Orbe Kardinalaren plazan. Sei dira finalerako sailkatu diren taldeak: Ache Pa Ti (Nafarroa), Harribitxi (Euskadi), Xara (Madril), Matazua (Asturias), Entós (Asturias) eta Gorrondatxe (Euskadi).

Lehiaketaren xedea sustraiko musika sustatzea eta folk generoa jorratzen duten musika taldeak ezagutzera emateko bidea izatea da.Gainera, lekua egiten die lehiaketatik at gonbidatzen dituzten musikari eta talde finkatuei, kaleak musikaz betetzeko eta astebururako kartel erakargarria osatzeko.

Hurrengo hiru egunetako programa eta emanaldi bakoitzaren ordua honakoa da:

  • Irailak 12, ostirala 
    • 18:30ean: Ache Pa Ti (Nafarroa)
    • 19:45ean: Harribitxi (Euskadi)
    • 21:00etan: Milladoiro (Lehiaketatik kanpo gonbidaturiko talde galiziarra)
  • Irailak 13, larunbata 
    • 13:00etan: Antía Caaveiro, Antón Lago & Xosé Liz (Lehiaketatik kanpo gonbidaturiko talde galiziarra)
    • 18:30ean: Xara (Madril)
    • 19:45ean: Matazúa (Asturias)
    • 21:00etan: Golconda (Iazko irabazlea, talde gonbidatu kataluniarra)
  • Irailak 14, igandea 
    • 12:30ean: Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin kalejira
    • 18:30ean: Entós (Asturias)
    • 19:45ean: Gorrondatxe (Euskadi)

Irailaren 14an, igandean, emanaldiak amaitu ondoren, epaimahaia bilduko da eta bere erabakiaren berri emango du. Une horretan, lehiaketako sariak banatuko dira; lehen sailkatu eta talde irabazleari 3.500 euro emango dizkio eta beste 2.000 euro bigarrenari. XX. Folkez Blai lehiaketaren irabazlea gonbidatu gisa etorriko da hurrengo urteko ediziora.

Sarituak izan ez diren talde finalistek 500 euroko dirulaguntza jasoko dute Ermura etorri izanagatiko gastuak ordaintzen laguntzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu