Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

03.11.25
Euskara
Erakundea
Gizartea
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko

Udal Euskara Sailak 2025 Gabonetako aisialdiko jarduerak antolatu ditu; abenduaren 24tik 31ra eta urtarrilaren 5erako. Izen-emateak online egoitza elektronikoan edo Abiapuntun egin ahal izango dira azaroaren 5etik 13ra bitartean, biak barne.

Deialdia Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzenduta dago. Bost egunez egingo dituzte jarduerak, abenduaren 24tik 31ra eta urtarrilaren 5ean. Ekintza hauen helburua haur eta gazteei euskara aisialdian erabiltzeko aukera eskaintzea da, lagunartean jarduera dibertigarriak egiten dituzten eta ongi pasatzen duten bitartean.

Goizeko ordutegia, 9:00etan hasiko da eta egitarauaren arabera arratsaldeko 13:30ak edo 17:00ak arte luza daiteke (Lehen egunean eta 31n 13:30ean amaituko dira). Programak Berrizen hipika jardunaldia, Ermuko Umeen Gabonetako Parkera (UGP) eta eskulanak egitea, Durangoko izotz pistara joatea eta Zarautz eta Getariara txangoa aurreikusten ditu. Dena den, behin parte-hartzaileen kopuru zehatza ezagututakoan egitaraua, ordutegia eta aparteko oharrak zehaztuko dira. Ikus programa proposamena.

Izena emateko epea azaroaren 5ean, asteazkenean, hasiko da, eta 13ra arte (osteguna) egongo da zabalik. Udalekuetan parte hartu ahalizateko, lehenik eta behin, banketxean ordaindu beharko dira tasak:

  • 55 euro parte-hartzaile bakoitzeko.
  • Bi anai-arreba edo familia ugariko kide izanez gero, pertsona bakoitzak 44 euro ordaindu beharko ditu.

Tasak “Negulekuak-Umearen izen-abizena “kontzeptuarekin ordainduko dira, kontu-zenbaki honetan: Kutxabank: ES54 2095 4408 5091 1099 0751

Ondoren, izena emateko eskaera bete beharko da Ermuko Udalaren egoitza elektronikoan edo, aurrez aurre, Abiapuntu bulegoan bertan (Konbentukoa, 3, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara), bankuko abonua erantsita.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean