Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

26.11.25
Erakundea
Gizartea
Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko

Ermuko kaleetan azaroaren 28tik 2026ko urtarrilaren 6ra arte 300 argi elementutik gora izango ditugu Gabonetan. ‘ Argilinex’ Enpresa esleipendunak argi-elementuak jarri ditu 160 lekuetan. Gabonetako argiak arratseko 6etatik aurrera piztuko dira, ilundu ondoren.

Gabon argietan aukera zabala dugu: 3Dko elementuak, kaskada motako panelak, argi-gortinak, izarrak eta barraskiloak, euri-efektua duten arkuak, kolore-aldaketa, kliska-efektua dutenak, eta beste banakako batzuk faroletan. Baita ere argi-girlandak ditugu, gabonetako zuhaitza edo "Zorionak" dioten hainbat.

Ilundu ostean, Gabonetako hirurehun elementu baino gehiago piztuko dira gure herriko kale, auzo, parke eta eraikinetan. Gabonetako argi guztiak kontsumo baxuko LEDak dira, eta horien gastua ehunka euro izango da. Apaingarriak urtarrilaren 7an itzaliko dira, Errege egunaren ondoren.

Jolasak eta txokolate-jana

Ostiralean ‘Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna 'ospatuko dugu. Hori dela eta, Ermua Hiri Hezitzailea udal proiektu horretako taldeak jolas dibertigarriak antolatu ditu ostiral arratsalderako, plazan.

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOE) EMOEk txokolatea eskainiko du 17:30etatik aurrera bertaratzen diren guztientzat. Ekitaldi honekin hasiera emango zaio aurtengo Gabon kanpainari.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik