Gabonetako asteburuetan jarduera ugari izango dituzte haurrek
Udal Kultura sailak ‘Gabonetako haur kanpaina’ aurkeztu du, zeinak haur eta gaztetxoenek abenduaren 20tik urtarrilaren 5era jarduerak biltzen dituen. Haurrentzako sukaldaritza jarduerak proposatzen dituen "Ermuchef" ekimen arrakastatsuarekin zabalduko da programazioa, abenduaren 20an, larunbata, arratsaldeko 4etatik 7etara. Egun horretan ipuin kontalariak ere izango dira Liburutegian eta gabon kanten kalejira "Pispilu" abesbatzarekin.
Gabon gauean Olentzero eta Mari Domingi kalejiran aterako dira herriko kaleetatik. Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra Gabonetako Haur Parkea izango dute kiroldegian.
Abenduaren 27an Logela Multimedia taldearen "Semaforoa" ikuskizunaz gozatu ahal izango dute. Hilaren 30ean, aldiz zirko emanaldiaz Ermua Antzokian. Urtarrilaren 2an "Goazen 12.0" jardueraren musika areto berean.
Urtarrilaren 5ean, San Lorenzo ikastetxetik aterako den Errege Magoen kabalgatak itxiko du egitaraua.
Daten, orduen eta jardueren xehetasunak programan dituzue.