Gabonetako haurren kanpaina jardueraz lepo dator
Udal Kultura Sailak 'Gabonetako Haur Kanpaina' aurkeztu du, abenduaren erdialdetik urtarrilaren bostera bitartean gazteenentzako jarduerak biltzen dituena. Programazioari hasiera emateko "Ermuchef" ekimenak haurrentzako sukaldaritza jarduerak proposatzen ditu, abenduaren 14an, larunbata, herriko plazan arratsaldeko 4etatik 7etara.
Egitaraua datorren urteko urtarrilaren 5ean, igandera, San Lorentzo ikastetxetik aterako den Errege Magoen kabalgatak itxiko du. Tarteko asteburuetan, ipuin kontaketa saioa, zinema emanaldia, Gabonetako haur parkea, ‘Zimurren artean kontukantari’ antzezpena 'La Enana Naranja' taldearekin; Olentzeroren kalejira txiki eta haundi, eta "Goazen 11.0" musika ikuskizuna.
Data, ordu eta jardueren xehetasunak egitarauan dituzue.
Lotutako albisteak
Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean