Gabonetako postala marraztera animatzen zara?

03.11.25
Hezkuntza
Erakundea
Gizartea
Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da

Gure udalak 2025eko Gabonetako Postalen Haur Lehiaketa deitu du herriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. ikasleen artean. Lehiaketaren helburua ikasleen sormena eta adierazpen artistikoa sustatzea da. Lehiaketa honetan saritutako proposamena Gabonetako postal ofiziala izango da, alkateak Ermuko etxe guztietara bidaliko duena jaiak zoriontzeko.

Marrazkiaren gai nagusia Gabonak izango dira; proposamena DIN-A5 tamainan aurkeztu beharko da -orri erdia-, paper edo kartoi mehe zuriaren gainean, alde bakar batetik. Teknika librea da eta mota guztietako materialak edo pinturak erabili ahal izango dira, proposamena inprimatzeko muga bakarrarekin. Ez dago baimenduta edozein adimen artifizial erabiltzea irudi proposamena partzialki edo osorik sortzeko. Parte-hartzaile bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu ahal izango du. Ez da onartuko pertsonen osotasunari eta ongizateari eragin diezaioketen mezu iraingarriak, bortitzak edo desegokiak jasotzen dituen obrarik. Mezua Gabonetakoa baino ez da izango.

Marrazkiak eta postaleko proposamenak ikastetxeetan entregatu beharko dira, azaroaren 3tik 13ra bitartean, biak barne. Ez da epe horretatik kanpo aurkeztutako proposamenik onartuko. Marrazkiak anonimoak izango dira eta ikastetxe bakoitzak egile bakoitza honela identifikatuko du: ikastetxeak zenbaki bat emango dio marrazki bakoitzari eta proposamenaren atzealdean adieraziko du, maila eta ikastetxearen izenarekin batera. Erantsitako gutun-azal itxian, obraren zenbakia eta egilearen datuak adieraziko dira. 2025eko Gabonetako Postal Lehiaketaren Oinarrietan jasotzen dira xehetasun guztiak.

Herritarren partaidetzarako taldeetako kideekin osatutako epaimahai batek erabakiko du obra irabazlea, azaroaren bigarren hamabostaldian. Erabakia apelaezina izango da eta lehiaketara aurkezteak berau arautzen duten oinarriak onartzea dakar. Baita erreprodukzio- eta/edo hedapen-eskubideak lagatzea ere, erakundearen kanal ofizialen bidez zabaltzeko edo erakusteko.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak