Gabonetako sukaldaritza tailerra haurrentzat Liburutegian

25.11.24
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Jarduera 2012, 2013 eta 2014an jaiotako haurrentzat da. Doakoa da eta gaur hasiko da izen-ematea

Udal Liburutegiak haurrentzako doako sukaldaritza tailerra antolatu du 2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotako haurrentzat. Abenduaren atarian, ekimen honen helburua haurrek Gabonetako kanape ikusgarriak, pintxoak eta sandwichak modu ludiko batean prestatzen ikastea da, etxean egin ditzaketen osagai erraz eta eskuragarriekin. Azken helburua sukaldean ondo pasatzea da.

Doako tailerra da, lau ordu eta erdikoa, eta ordu eta erdiko hiru saiotan egingo da, 17:30etik 19:00etara, liburutegiko hirugarren solairuan. Hiru astearte jarraian izango dira, abenduaren 3an, 10ean eta 17an. Gainera, liburutegiak sukaldeko errezeten hainbat liburu jarriko ditu eskuragarri, maileguan eraman ahal izateko.

Izena emateak jardueraren hiru saioetara joateko konpromisoa dakar, plaza lortuz gero. Plazak mugatuak dira eta izena azaroaren 29ra arte eman daiteke Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidean posta elektronikoz, honako datu hauek emanez: izen-abizenak, liburutegiko txartel-zenbakia, haurraren jaiotza-data, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa. Izena emateko plazak zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek. Onartutakoen zerrenda webgune honetako iragarki-taulan argitaratuko da abenduaren 2an, eta posta elektronikoz bidaliko zaie izena eman duten guztiei.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik