Gabonzaharreko kanpai-hotsak eta festa aurreratua

19.12.24
Gizartea
Abenduaren 28ko larunbatean hainbat jarduera izango plazan goizaldera arte

‘Sagarra Gastro-Pub' establezimenduak, beste urte batez,hainbat ekitaldi antolatu ditu abenduren 28ko larunbaterako ,'Gabonzahar aurreratua' izenburuko programan. Ekitaldi guztiak Orbe Kardinalaren plazan izango dira. Arratsaldean, 19:30etatik 21:00etara txokolate-jana izango da, ‘Miguel’ saxofoi-joleak girotuko duena bere musikarekin.

Gaueko hamaika eta erdietan, kanpaien aurrekoa egingo dute. Gauerdian, kanpaiak entzun eta topa. Jarraiko ordu erdian lehiaketak eta ‘Bingo Drag’ izango. Goizaldeko 00:30ean urdaiazpiko bat zozkatuko dute. Jarraian, DJ Daairaren musika animazioa izango da goizaldera arte. Ekitaldian Asteria eta Toxica izen artistikoko ermuarrak arituko dira aurkezle lanetan.

Ermuko Udala babeslea da eta sagarra eta herriko Ostalaritza Elkarteak laguntzaileak.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik