‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

18.07.25
Kultura eta Gazteria
Erakundea
Gizartea
Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gatibu’ rock taldeak ‘Santixau’ jaietako kontzertuei hasiera emango die gaur. Alex Sardui buru duen taldeak kontzertua eskainiko du San Pelaio plazan 23:00etatik aurrera. Bizkaitarrek hamar disko kaleratu dituen taldea da eta bere 25. urteurreneko jarduereaan murgilduta dago, aurten eszenatokiei agur esango baitie. ‘Agur Esan Barik’ bira bereziaren barne datozkigu Ermuko jaietara. Goza bere musikaz.

Bihar, uztailaren 19ko larunbatean, ‘Los Zigarros’ taldearen txanda izango da. Valentziatik datorkigun rock-and-roll taldea da. Laukoteak sei disko ditu eta hamahiru urte daramatzate elkarrekin. Taldekideen artean Ovidi eta Álvaro Tormo anaiak daude. ‘Los Zigarros’ taldeak ‘Texas’ taldearekin eta ‘Bryan Adams’ kantari kanadiarrarekin batera jo du berriki, ekainaren 7an, XVIII. Hoyos del Espinoren (Avila) ‘Músicos en la Naturaleza’, Gredos mendilerroko jaialdian. Ermuan zuzenean gozatzeko aukera izango dugu 23:00etatik aurrera San Pelaion.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu