Gaur 'Gaztaiñerre' ospatuko dugu

13.11.23
Aurtengoan gaztaina erreen dastaketak, kantua eta euskararen praktika uztartuko ditu, arratsaldeko 7etatik aurrera

Herriko euskaltegiek ‘Gaztañerre’ eguna antolatu dute gaurko, "Berbalagun" ekimenaren baitan. Aurtengoan gaztaina erreen dastaketak, kantua eta euskararen praktika uztartuko ditu. Jarduerak, elkarteak Euskal Birusa elkartearen eta gure udalaren babesa du.

Aurten, gaztaina erreak jateko ohiturari kantua gehituko zaio. Parte hartzaileek gaztainak dastatuko dituzte "Zappa" eta "Arkupe" tabernetan arratsaldeko 7etatik aurrera eta, ondoren, 8ak aldera, hainbat abesti abestuko dituzte Probaleku kaleko "Plan B" tabernan.

Aldez aurretik izena eman behar da, zenbat gaztaina beharko diren aurreikusi al izateko. Izena emateko bi aukera ditugu: 663 070 492 telefono zenbakira WhatsApp bidez mezu bat bidali edo posta elektronikoko postontzira idatzi ermua_berba@aek.eus. "Gaztaiñerre" jarduerak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.