Gaur NAN edo pasaportea berritu edo izapidetu dezakegu Ermuan

16.10.25
Erakundea
Gizartea
Unitate Mugikorra herriko plazan dago. Aurrerantzean, hilabete bakoitzeko hirugarren asteko astearteetan etorriko da

Polizia Nazionalaren Dokumentazio Unitate Mugikorra Ermura itzuli da Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo pasaportea berritu edo eskatu behar duten pertsonei arreta emateko. Hitzorduak ‘Abiapuntu’ udal bulegoan har daitezke, Konbentukoa kalean. Hemendik aurrera, Dokumentazio Unitate Mugikor hori hileko hirugarren asteko astearteetan etorriko da Ermura. Unitatea etortzen den egun bakoitzeko 32 hitzordu daude, plaza guztiak bete arte.

Hitzorduak Abiapuntu bulegoan hartu behar dira

Unitate hori Ermuko Orbe Kardinalaren plazan dago gaur, programatutako beste zerbitzu bat eskaintzeko eta erreserbatuta duten herriko pertsonei arreta emateko. Unitate mugikorraren arreta-ordutegia 09:00etatik 13:00etara da, eta azken hitzordua 12:30etakoa da.

NANa berritzeagatiko tarifa 12 eurokoa da eta pasaportearena 30 eurokoa, eta kopuru horiek hitzorduaren eta dokumentuak izapidetzearen egunean ordaindu behar dira eskudirutan. Familia ugariak ordaintzetik salbuetsita daude, egiaztagiriak aurkeztuz. NANa daraman ziurtagiri digitala aktibatzea doakoa da.

Zerbitzuak aipatutako administrazio-izapideak egiteko bizilagunek herritik kanpo joan behar izatea saihesten du.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik