Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

23.06.25
Euskara
Gizartea
Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak, San Juan bezperako sua piztuko dute gaur gauean gure herrian tradizioari jarraiki, Euskadiko, estatuko eta munduko leku ugaritan udari hasiera ematen dioen gau magiko honetan egiten den legez. Ekitaldia herriko plazan izango da gaueko hamar eta erdietatik aurrera. Antolatzaileek iragarri dutenez, egitarauan aurreikusita dago akelarrea, irrintzi lehiaketa, San Juan kantua eta korru dantzak suaren inguruan. Gauerdian suzko zezena izango da.

Akelarreaz eta ekitaldiaz benetan gozatzeko plazara bertaratzea eta zuzenean bizitzea bezalakorik ez dagoen arren, norbaiti ezinezkoa bazaio Euskal Birusak iaz grabaturiko irudiekin prestatu eta aurkeztutako bideoa ikusi eta gozatu ahal izango du. Ahunki estudio durangarrak iazko San Juan gaueko irudiak hartu zituen eta ikus-entzunezkoen ekipo profesionalak erabiliz. Grabatutako materilarekin 21 minutuk bideoa atondu zuen, zeina Txindurrik maiatzaren amaieran aurkeztu zuen Lobianon estreinakoz ikustaldia eskainiz.

Gaurkoan, erakustaldiaz gozatzeko aukera berria izanen dugu ermuarrok. Txindurrik akelarrearen tradizioari eutsi, jarduera zaindu eta nobedadeak izango direla aurreratu du.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik