Gazteen irakurketa klubean izena emateko epea zabalik

01.10.25
Udal Liburutegia
Gizartea
9 eta 11 urte bitarteko adingabeentzat da

Udal Liburutegiak gazteen irakurketa-klubean parte hartzeko izena emateko epea ireki du. Klub hori 2014, 1015 eta 2016 urteetan jaiotako adingabeei zuzenduta dago.

Jarduera honen helburua euskaraz nahiz gaztelaniazko lanak irakurriz ondo pasatuko duen lagun-talde bat sortzea da. Irakurketaz gozatzeko, liburu eta egile berriak ezagutzeko, iritziak partekatzeko eta pentsamendu kritikoa sustatzeko gune gisa planteatzen da. Ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak irakurriko dira, gero guztien artean komentatuko direnak. Gainera, sormenarekin eta literaturarekin lotutako beste jarduera mota batzuk ere egingo dira, eta saioetako batean, bertan aipatzen den liburuaren egileak parte hartuko du.

Alaine Agirre izango da irakurketa klub honen dinamizatzailea. Haur eta gazteentzako liburuen egile gisa ibilbide interesgarria egin du, eta hainbat literatur sari irabazi ditu.

Guztira 6 saio izango dira ikasturtean zehar. Hilean behin izango dira, 17:30etatik 18:30etara, liburutegiko hirugarren solairuan. Lehenengo datak azaroaren 6a eta abenduaren 4a dira. Azaroko saioan komentatuko den liburua "Hau ez da zoo bat" izango da (Alaine Agirre, Iratxe López de Munain) eta abendukoan "Oilasko hegalak" (Eider eta Arrate Rodríguez).

Izen-ematea Liburutegian egin daiteke, 943 17 92 12 telefonoan, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidean. Interesatuek honako datu hauek eman beharko dituzte: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaioteguna, telefonoa, ikastetxea eta amaren edo aitaren helbide elektronikoa.
Plazak mugatuak dira eta izen-emate ordenaren arabera esleituko dira. Izena emateko unean azaroaren 6ko saioan komentatuko den liburuaren ale bana entregatuko da.

Plaza bat lortzen dutenek saio guztietara joateko konpromisoa hartzen dute. Bi saiotara ez joateak plaza galtzea ekarriko du, itxarote-zerrendan inor egonez gero. Gainera, erreserba-zerrendara pasako dira zuzenean izena ematen duten liburutegiak antolatutako hurrengo jardueran, baldin eta izena emateko lekua baino gehiago badago. 

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik