‘Gaztegune’ berria larunbatean zabalduko da

10.11.25
Kultura eta Gazteria
Erakundea
Gizartea
Abenduko lehen aste bukaera bitartean sarrera libre izango da, 6tik aurrera izen emanda dutenek bakarrik sartu ahalko dira

13 eta 17 urte bitarteko nerabe ermuarrek aisialdirako gune berria izango dute aste bukaeratik aurrera. ‘Teresa Murga eraikineko hirugarren solairuan kokatuta egongo den ‘Gaztegune’ berria larunbatean zabalduko da. Sarrera librea izango da abenduaren 6ra artean, egun horretatik aurrera bakarrik aldez aurretik inskribatutakoak sartu ahal izango dira. Izen emateak egiteko hainbat aukera daude: Abiapuntu bulegora bertaratzea, egoitza elektronikoaz onlineko eskaera bideratzea, liburutegian edota ‘Gaztegunean’ bertan izena-ematea irekita dauden ordutegian, abenduaren 1etik aurrera. Gazteek adinez txikiak direnez gero, izen-emate orriak amaren, aitaren edo legezko tutorearen baimena izan beharko du izan.

Tokia prest dago eta hainbat altzari du (mahaiak, besaulkiak, pufak, apalak eta abar), eta jolas- eta aisialdi-elementu: futbolina, ping ponga, diana eta dardoak, mahai-jokoak, aldizkariak, 86 hazbeteko telebista-pantaila, esate baterako.

Zerbitzua monitore batek dinamizatuko du, eta ordutegia honako hau izango da:

  • Larunbatetan: 17:00etatik 21:00etara.
  • Igandeetan: 17:00etatik 20:00etara.

Zerbitzua lanegunetan ere irekiko da, jaiegunetan eta ezohiko aldietan, hala nola 2025eko Gabonetako oporretan. Lanegun berezi horietan ordutegia igandeetako berbera izango da, hau da, 17:00etatik 20:00etara. Azaroa eta abenduan zabalik egongo den egunak ezagutzera eman dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu