Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Gazteria Zerbitzuak "Uda Gazte Jolasak" proposamena aurkeztu du. Gazteentzako jarduera-programa da, ekainaren 30etik uztailaren 4ra eta uztailaren 7tik 11ra gauzatuko dena. Proposamena 2008 eta 2012 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta dago, eta pertsona horiek aste bietarako edo bakar baterako eman ahal izango dute izena, beren interesaren arabera. Aurreikusitako programak aisialdiko eta denbora libreko jarduerak, txangoak eta aste bakoitzean gau bana Sopelako aterpetxean igarotzea aurreikusten du. Izena emateko epea datorren asteazkenean, maiatzak 21ean, hasi eta ekainaren 4an amaituko da. Izena emateko bi bide egongo dira: Online, Ermuko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Abiapuntu arreta-bulegoan (Konbentukoa, 3 behea) bertaratuta, astelehenetik ostiralera, 8: 00etatik 14:30era.
Asteko plaza kopurua 20 gaztekoa izango da gehienez ere. Aurkeztutako eskabideen kopuruak aurreikusitako muga gainditzen badu, zozketa publikoa egingo da ekainaren 9an, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, goizeko 09:00etan. Ermuan erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute zozketa horretan. Zozketaren emaitza udalaren webguneko iragarki-taulan argitaratuko da.
Parte-hartzaile bakoitzak asteko 80 €ordaindu beharko ditu (160 €programatutako bi asteetan parte hartu nahi dutenek), kultur zerbitzu orokorren tasa arautzen duen 23. ordenantzan ezarritakoaren arabera. Aipatutako ordenantzak, halaber, hobariak aurreikusten ditu eta tasa 40 €-tan finkatzen du aste bakoitzeko familia ugarien kasuetarako edo hainbat anai-arreba inskribatzen direnerako (bakoitzagatik), izena ematen duten aste kopurua edozein dela ere. Ordainketa Kutxabanken egin behar da, ES54 2095 4408 50 9110990751 kontu-zenbakian.
Proposamenak garaikideen arteko aisialdiko eta denbora libreko jardueren askotariko programa konpartitzeaa aurreikusten du, eskola ikasturtearen ondoren, ondo pasatzeko eta loturak sendotzeko proposamen osasungarriekin, denbora eta espazioa partekatuz, Gorlizko hondartzara txangoak eginez, ihes-jokoak, Betiondoko igerilekuak, eta abar.
Informazio gehiago nahi izanez gero, gazteria@udalermua.net helbide elektronikora idatzi edo 689042571 telefonora deitu.
Azpiko agirien atalean uzten dizkizuegu, Ohar informatiboak, kartela eta programa.
Lotutako albisteak

Emakumearen Topagunean izango da asteazken honetan, ekainak 18, 13:00etatik 19:00etara bitartean

Ekainaren 16tik 30era bitartean egin ahal izango da

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan