Giuseppe Verdik idatzitako 'Nabucco' operaren proiekzioa

17.09.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Ermua Antzokian ostiral honetan, 20:30etan, sarrerak 8 eurotan

Ermua Antzokiak Giuseppe Verdik idatzitako ‘Nabucco’ operaren emanaldia proiektatuko du ostiral honetan, 20:30ean. Aire zabalean grabatutako pieza da, Europako agertoki natural handienean,Austriako St. Margarethen, hirian, Francisco Negrin eszena-zuzendari eta Alvise Casellati musika zuzendari izanik. Sarrerak 8 €uro balio du eta aldez aurretik eros daitezke Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean, kutxazain-sarean edo leihatilan proiekzioa hasi baino lehenagora arte.

Nabucco tragedia lirikoa da, lau zati dituena, Giuseppe Verdiren musikarekin eta Temistocle Soleraren italierazko libretoarekin, Itun Zaharrean eta Anicète Bourgeois eta Francis Cornueren ‘Nabuchodonosor’ obran oinarritua dagoena. 1842ko martxoaren 9an estreinatu zen Milango La Scala Antzokian, Giuseppina Strepponi ‘Abigaille’ren paperean zela. Proiekzioak 125 minutu irauten du.

Nabucco proportzio epikoko opera da, eta benetan egokitzen zaio bere izpirituari, obran zaldiak dituelarik, efektu bereziak eta laurehun pertsonatik gora parte hartzen dutelarik. Emaitza gisa ikuskizun paregabea dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik