Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskuragarri daude

04.04.25
Erakundea
Gizarte Zerbitzuak
Gizartea
2025eko azaroaren 28ra arte eskatu ahal izango dira

Ermuko Udalak 2025. urteari dagozkien Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskatzeko epea ireki du. Horren berri eman du informazio-oharra zabalduz.Prestazio ekonomiko horiek berariazko eta premia larriko gastuak ordaintzera bideratuta daude, besteak beste, etxebizitza, oinarrizko etxetresna elektrikoak, altzariak, elikadura, betaurrekoak, audifonoak eta adingabeentzako dentista-gastuak.

Interesdun bakoitzari dagokion GLLen zenbatekoa Gizarte.net aplikazioaren arabera ezarriko da, bizikidetza-unitateko kide guztien hileko diru-sarrerak sartu ondoren.

Interesdunek aurtengo azaroaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak. Ekainaren 30era arte (egun hori barne) aurkeztutako eskaerek atzeraeragina izango dute urtarrilaren 1etik aurrera. Egun horretatik aurrera, pertsona bakoitzari legozkiokeen prestazioak eskabidea aurkeztu eta hurrengo hilaren 1ean hasiko dira.

Aurreko ekitaldietan GLLak jaso dituztenek zuzenean jo dezakete Ermuko Udaleko Abiapuntu bulegora (Konbentukoa kalea, 3) eskaera izapidetzera. Laguntzak lehen aldiz eskatu nahi dituzten pertsonek hitzordua eskatu beharko dute Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langileekin astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara, aurrez aurre (Erdikokale, 21) edo 943 17 91 61 telefonoaren bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik