Gozatu San Martin azokaz!

10.11.23
Un decorado puesto en la edición de 2021
Euskara
Gizartea
Bihar XXXIII. edizioa gauzatuko, bertan ekoizle nahiz artisauen hirurogei 60 postu baino gehiago izango ditugularik

Hirurogeitik gora elikagai eta artisau postuk jantzi eta apainduko dituzte Ermuko kaleak larunbat honetan, azaroak 11a. San Martin Azokak gure inguruko produkturik onenak ekarriko dizkigu beste behin, hogeita hamahirugarren edizio honetan ere.

Ospakizunak luze joko du eta egun osoa hartuko; jarduerei goizeko 11:00etan emango zaie hasiera: ordu horretan postuen zabalduko eta salmenta hasiko da, Orbe Kardinalaren plazan dantzak, saiheski pintxoaren eta taloen postuak izango dira, herri kirolak Komentukua kalean, Kulki taldearen haur jolasak San Martin plazan, animalien erakusketa Martxoak 8 plazan, idiak Probalekun. Hiriguneko kaleetan zehar Bizkaiko gaiteroen musika zabalduko, baita Alboka Musika Eskolako trikitilariena. Ardiak ere Zubiaurretik jaitsi eta pasako dira.

Eguerdian talogileei omenaldia egingo zaie. Ordu bat eta erdietan nekazaritza postuen lehiaketako sariak banatuko dira. Ordu 2etan ardien taldea jasoko da. 14:30etatik aurrera baba-jan herrikoia egingo da Merkatu plaza ohian. Bizkaiko gaiteroak kalejira aterako dira 18:30etan. 19:00etan errifak zozketatu, argazki lehiaketako sariak banatu eta larrain-dantza dantzatuko da.MP5 taldeak plazako erromeria girotuko du 20etatik aurrera.. Bizkaiko gaiteroek 19:00etan hasiko dute kalejira, eta zozketak eta larraindantza egingo dira ordu berean plazan.

San Martin 2023 programa

Nekazal produktuen lehiaketa

Euskal Birusa elkarte antolatzaileak gure kaleetan izango diren ekoizle eta artisauen zerrenda eman du ezagutzera.
37 postuk gure lurraldeko produkturik onenak eskainiko dizkigute: eskualde edo hurbileko 10 ekoizlek fruta eta barazkiak ekarriko dituzte, beste 9k gazta, 9k ogia eta 4k eztia. Sagardo eta txakolin modalitatean Bizkaiko lau artisau lehiatuko dira, eta beste sei postu egongo dira txokolatea, pastak, likore edariak, kafea, arrautzak eta ahatekiak bezalako produktuekin.

Borobiltzeko, hamalau artisautza postu, lau erakusketa txiki eta herriko lau ikastetxe ere izango dira euren produktuak eskainiko dituztenak. Eskolabarri, Anaitasuna Ikastola, Ermua BHI eta San Lorenzo ikastetxeak izango dira parte-hartzaileak, eta Goiko plazan kokatuko dira.

Aurreko edizioetan bezala, postu gehienak Orbe Kardinalaren plazan eta frontoian izango dira, baita Zubiaurre, Probaleku, Kaltxango, Santiago plazatxoan, Baldespinako Markesan eta elizako arkupeetan ere. Kokapenak zeintzuk diren eta bakoitzean aurkituko dugunaren xehetasuna.

Lotutako albisteak

Imagen
17.05.24
'2024ko Santixau' jaien kartela aurkeztu da

Egilea Ernesto López Bañuelo da, ermuarrak 600€ jasoko ditu saritan
Imagen
17.05.24
Minbiziaren Aurkako Elkarteak igandean dirua bilduko du Ermuan

Elkarteak dirua eskatuko du minbizia duten pertsonen eta haien senideen arreta integrala bultzatzeko etya ikerketara bideratzeko
Imagen
15.05.24
Eskasia dela-eta, odola-emateko deialdia

Autobusa Kaltxangoko geltokian egongo da 9:15etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara