Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

21.05.25
Erakundea
Ingurumena
Gizartea
Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Ermuak "Klimaren eta Energiaren Tokiko Plana" garatuko du, klima-aldaketaren erronkei aurre egiteko eta energia-eredu garbiago, eraginkorrago eta arduratsuago baterantz aurrera egiteko funtsezko ekimena izango dena.

Plan horrek berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea eta klima-aldaketak datozen urteetan ekarriko dituen inpaktuei aurre egiteko gure erkidegoa prestatzea izango du helburu. Baina benetan plana eraginkorra izan dadin, guztion ahotsa, iritzia eta parte-hartzea behar dugu.

Garrantzitsua gure parte-hartzea, zergatik?

Gaur egun, Ermuan klima aldaketak izango duen eragina ulertzeko diagnostiko bat prestatzen ari gara. Inork ez du hobeto ezagutzen udalerriko egunerokotasuna bertan bizi direnek baino. Horregatik, zure iritzia -zenbat eta pertsona gehiago hobe- funtsezkoa da neurri errealistak eta eraginkorrak diseinatzeko.

Nola parte hartu dezakezu?

Oso erraza! Udalak online inkesta labur bat prestatu du —betetzeko 2 edo 3 minutu baino ez ditugu beharko—, eta horretarako ez dugu ezagutza teknikorik behar. Inkestara iristeko zuzeneko lotura edo esteka utzi dizuegu, eta bertara iristeko baita QRa uzten dizuegu azpian.Galdetegia ekainaren 6ra arte egongo da eskuragarri.

Era berean, ekainaren 10ean parte hartzeko saioa egingo dugu, herritarrei irekia, arlo horretan egiten ari garen lanak ezagutarazteko eta feedbacka eta ekarpenak jasotzeko gune gisa. Gu guztion ekarpenarekin, udalerriaren errealitatera egokitutako plan bat garatuko dugu, bere beharrei erantzungo diena eta gauzagarria izango dena.

Saio irekia ekainaren 10ean izango da, Lobiano Kultur Gunean, 18:30etatik 20:00etara.

Parte hartu udalerriaren etorkizunaren alde

Elkarrekin eraiki dezakegu Ermua erresilienteagoa, osasungarriagoa eta iraunkorragoa. Guztiok batera!

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik