Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Udal kirol alorrak txartel birtualak erabiltzeko aukera ezarriko du aurten bere instalazioetara sartzeko sistemetan. Ermua Kirolak aukera birtuala integratzeko lanean ari da, tornuak eta bere sistemak inplementatuko dituelarik funtzionalitate berria gehitzeko. Dagoeneko instalatu ditu QR kodeen irakurgailuak Betiondoko kirol-gunera sartzeko tornuetan. Gainera, beste bi tornu gehitu ditu eta orain 6 ditu -3 sartzeko eta 3 irtetzeko-, abonatuen eta erabiltzaileen sartu-irteera arintzeko eta errazteko. Funtzionalitate berri hori, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusten da.
Hamabi (12) urtetik gorako abonatuok eta "Ermua Kirolak" APP-a deskargatuta daukagunok, jada badaukagu gure txartel digitala "Ermua Kirolak" APP-aren lehen orrian, baita horrek gehitzen duen funtzionaltasuna ere. Txartela birtualaren irudiaren gainean sakatuz gero, QR kode bat, argazkia eta titularraren datuak (izen-abizenak, jaiotze-data eta posta elektronikoa) erakusten dituen bigarren pantaila batera sartuko gara. QR kode hori tornuaren irakurgailura hurbiltzen badugu, gailuak hesia irekiko du instalazioan sartu edo irten ahal izateko.
"Ermua Kirolak" aplikazioa eskuragarri dago Android (Google Play) eta iOS (App Store) sistemen aplikazioetarako.
Aplikazioan izena eman dezakezu baldintza hauek betetzen badituzu:
- Ermua Kirolak-eko abonatua eta 12 urtetik gorakoa izanda.
- NANa eta posta elektronikoa edukitzea, eta bi datu horiek "Ermua Kirolak" fitxan jasota edukitzea.
"Ermua Kirolak" APPak hainbat gestio errazten dizkizu, hala nola ikastaroetan izena ematea, instalazioen erreserbak hartzea, premium jarduerak edo bonuak, esate baterako. Hemendik aurrera, instalazioetara txartel fisikorik gabe sartzeko identifikazio-modua izango duzu. Nolanahi ere, txartel fisikoak indarrean jarraituko du, eta hori gorde egin beharko dugu.
Etorkizunean, gure txartel birtuala ‘NIK Patrika digitalean’ gehitu ahal izango dugu.
Ermua Kirolak, halaber, lanean ari da urte honetan zehar eta bigarren fase batean, gure abonatu/erabiltzailearen txartel birtuala Eusko Jaurlaritzak garatutako ‘NIK Patrika digitala’ aplikazioan txertatzeko. Aplikazio horretan, besteak beste, Identifikazio Sanitarioko Txartela (Osakidetzako OTI), Liburutegiko elkartekide-txartela eta kiroldegiko bazkide-txartela eraman ahal izango ditugu.