Haurrentzako ipuin-kontaketa saio berriak liburutegiaren eskutik

21.01.25
Libro abierto con castillo, dragones y elementos de cuentos populares
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Otsailetik maiatzera bitartean euskarazko nahiz ingelesezko sei saio eskainiko dira

Ermuko Udal liburutegiak datozen hilabeteetan izango diren haurrentzako ipuin kontaketa saioak aurkeztu ditu. Hilean bi saio izango dira, otsailetik maiatzera bitartean, larunbatetan, Lobiano Kultur Gunean.

Hileroko lehenengo saioa ingelesez izango da, Story Time zikloaren barne, eta azkena, euskaraz, Arratsaldean kontu kontari izenpean. Saio bakoitza adin tarte jakin bati zuzenduta egongo da: ingelesezko saioak 2017 eta 2022 urteen artean jaiotako haurreentzat dira, eta euskarazko saioak 2016 eta 2021 urteen artean jaiotakoentzat.

Jarduera honen helburua irakurzaletasuna sustatzea da ahozko transmisioaren eta emozioaren bidez, baita irudimena garatzea eta saioetara joaten direnen hiztegia aberastea ere.

Denboraldi honetarako programatutako saioak honako hauek dira:

  • Otsailak 1: The Read Thread Annie Funnyrekin.
  • Otsailak 22: Etxe etxetxo nor bizi da da? Amaia Puinekin.
  • Martxoak 8: Tales of Clever Creatures and Mysterious Monsters Hannah Berryrekin.
  • Martxoak 22: Harri ipuinak Amaia Puinekin.
  • Apirilak 5: Stories from the Hearth Annie Funnyrekin.
  • Maiatzak 10: Ipuinak bor-bor Iraitz Lizarragarekin.

Kontaketa saio guztiak 17:30ean hasiko dira, eta sarrera doakoa da. Hala ere, aldez aurretik tokia erreserbatu behar da liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo e-mail bat bidaliz biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Saio bakoitzerako plazen erreserba ipuin kontaketa egiten den aste bereko astelehenean hasiko da.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik