Haurrentzako lau irakurketa klubetan izena emateko epea zabalik dago

24.09.25
Udal Liburutegia
Gizartea
“Family Reading Time", “Entre libros”, “Liburuak familian” eta “Liburuez gozatu” dira

Liburutegiak familientzako lau irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du: “Family Reading Time", “Entre libros”, “Liburuak familian” eta “Liburuez gozatu”. “Family reading Time” 2022 eta 2025 urteen artean jaiotako umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira, ama, aita edo tutorea, eta azken honek jardueran ere parte hartuko du. Protagonista liburua da, eta helburuak familian irakurketa-une bat partekatzea, haurtzaro goiztiarrean irakurtzeko ohitura sustatzea eta haurrei abestien eta errimen bidez musikarekin lehen harremana ematea dira. Era berean, ekimen honek haurrak aldi berean hiru hizkuntzatara hurbiltzeko balio du: ingelesa, gaztelania eta euskara.

Irakurketaren bidez, haurrei denbora eskaintzen zaie lehenengo hiletatik, eta, horrekin, gertutasun eta enpatia-harremana ezartzen da. Ozen irakurtzeak kontzentrazioa eta arreta errazten ditu eta, horrez gain, haurren adierazpen-gaitasuna hobetzen du, hiztegi berria txertatuz.

Guztira 3 saio izango dira urritik abendura, hilean behin, larunbat goizean, 11:00etatik 12:00etara, liburutegiko hirugarren solairuan. Saioak urriaren 11n, azaroaren 15ean eta abenduaren 13an izango dira. "Entre libros" 2017 eta 2021 urteen artean jaiotako umeei zuzenduriko jarduera da. Haien ama, aita edo tutoreak lagunduta joango dira saioetara. Azken horrek ere parte hartuko du, familia oso eragile garrantzitsua baita haurraren irakurtzeko ohitura garatzeko. Hainbat dinamika eta jolasen bidez, liburuetara eta liburuon bitartez kontatzen denera hurbilduko gara, eta, irudimenaren bidez, liburuetan dagoena haur bakoitza gustuko, beldurtzen, motibatzen, dibertitzen edo kezkatzen duenarekin erlazionatuko dugu. Horregatik da garrantzitsua bere familia-inguruneko pertsona heldu batek lagunduta jardueran parte hartzea.

“Entre libros” ere 3 saiotan, urritik abendura burutuko da, saio bat hilean, liburutegiko hirugarren solairuan, 12:15etik 13:15era. Saioak ere urriaren 11n, azaroaren 15ean eta abenduaren 13an izango dira.

Irakurketa talde bi horietako dinamizatzailea Iraitz Lizarraga izango da.

"Liburuak familian" 2019 eta 2021 urteen artean, biak barne, jaiotako haurrei zuzendutako jarduera ludiko eta didaktikoa da. Ama, aita edo tutorearekin batera parte hartuko dute saioetan, eta horiek ere zeregin aktiboa izango dute. Protagonista liburua da, eta irakurzaletasuna sustatzea du helburu, besteak beste, narrazioen, abestien, jokoen eta poemen bidez. Haurrei laguntzen dieten helduek liburuak familian irakurtzeko eta gozatzeko moduak ikusi eta entzun ahal izango dituzte.

"Liburuez gozatu" jarduera "Liburuak familian" ekimenaren jarraipen gisa planteatzen da, eta 2016., 2017. eta 2018. urteetan jaiotako haurrei zuzenduta dago. Saioetara pertsona heldu batekin joango dira. Saio bakoitza hainbat liburutan oinarrituko da, eta bertaratzen direnek ematen dizkiguten aukera guztiak eta horietaz nola goza dezakegun jakingo dute. Parte hartzen duten haurrek gainerako parte-hartzaileentzat narratzaileak izateko aukera izango dute. Eta saioetan titulu zehatzen gomendioak egingo dira.

"Liburuak familian" eta "Liburuez gozatu", klubak Amaia Puinek dinamizatuko ditu eta 3 saiotan egingo dira, hilean larunbat batean, urritik abendura, liburutegiko hirugarren solairuan. "Liburuak familian" 11:00etatik 12:00etara izango da, eta "Liburuez gozatu" 12:15etik 13:15era. Bi kluben datak berberak izango dira: urriaren 18a, azaroaren 22a eta abenduaren 20a.

Lau klub horietan izena ematea doakoa da eta, plaza lortuz gero, saio guztietara joateko konpromisoa suposatzen du. Plazak mugatuak dira eta izena urriaren 8ra arte eman daiteke honako formularioaren bidez: https://forms.office.com/e/nK3XDnLu3Q

Eskaria dauden plaza kopurua baino handiagoa izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko urtean haurrentzako irakurketa klubetan parte hartu ez duten pertsonek. Onartutakoen zerrendak Liburutegiko webgunean urriaren 9an iragarriko dira eta izena eman duten pertsona guztiei emailez bidaliko zaizke.

Plaza bat lortzen dutenek saio guztietara joateko konpromisoa hartzen dute. Bi saiotara ez joateak plaza galtzea ekarriko du, itxarote-zerrendan inor egonez gero. Gainera, erreserba-zerrendara pasatuko dira zuzenean, liburutegiak antolatutako hurrengo jardueran izena eman duten pertsonak eskainitako plazak baino gehiago badira.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean