Haurrentzako xake tailerra liburutegian

29.10.24
Imagen
Ajedrez gigante para los más pequeños | Xake erraldoia etxeko txikientzat
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Azaroko lau ostiraletan izango da 10 eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzendutako jarduera

Asko dira haurtzaroan zehar xakean jolastearen onurak. Arreta eta kontzentrazioa hobetzen ditu, esparru akademikoan nahiz eguneroko bizitzan funtsezkoak diren trebetasunak. Pentsamendu kritikoa garatzen laguntzen du, mugimenduak planifikatzean eta aurreratzean, egoerak aztertzen eta erabaki informatuak hartzen ikasten baitute jolasten dutenek. Sormena sustatzen du, ikuspegi eta irtenbide sortzaile desberdinak aztertzeko aukera ematen duen estrategia-jokoa baita. Mugimenduak eta estrategiak gogoratzean, memoria eta informazioa atxikitzeko gaitasuna indartzen ditu, eta estresa kudeatzeko baliabidea ere bada; izan ere, taulako presioa eta erronkak maneiatzen ikasteak egoera estresagarriei aurre egiten lagun diezaieke adingabeei beren bizitzako beste alderdi batzuetan.

Hori guztia kontuan izanik, Ermuko Udal liburutegiak haurrentzako zortzi orduko xake tailerra antolatu du azarorako. 2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotako gaztetxoei zuzenduta dago jarduera, eta lau ostiraletan (azaroak 8, 15, 22 eta 29) 18:00etatik 20:00etara izango da ikastaroa liburutegiko hirugarren solairuan. Tailerreko edukiak parte-hartzaileen ezagutza-mailara egokituko dira.

Jarduera doakoa da, eta izen-emate epea zabalik dago azaroaren 6ra arte liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefonoan, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidean, izen-abizenak, liburutegiko bazkide zenbakia, jaiotze-data, telefonoa eta posta elektronikoa adieraziz.

Tailerrean apuntatzeak lau saioetara joateko konpromisoa dakar plaza lortuz gero. Izen-emate kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada, lekuak zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek.

Onartutakoen zerrenda Udal webguneko iragarki-taulan argitaratuko da azaroaren 7an, eta posta elektronikoz bidaliko zaie izena eman duten guztiei.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du