HAZILAN +, laneratzeko programa

04.04.25
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

'Debegesa' Debabarreneko Garapen Agentziak iragarri du zabalik duela Hazilan+ programaren bi ibilbideetarako deialdia. Ikasketak amaitu berri, baina ez duzu esperientzia nahikorik langile bila dabilen enpresa baten arreta erakartzeko? Langabezian zaude eta zure ezagutzak eguneratu behar dituzula uste duzu lan-merkatura itzultzeko? Denboraldi bat zaintza-lanetan egon zara eta orain ez dakizu nola bueltatu lan-mundura? Unibertsitateko edo erdi- edo goi-mailako titulazioa baduzu, HAZILAN+ programak zure trebetasunak hobetzen lagunduko dizu bilatzen ari zaren lana lortzeko.

Ekintza hau Euskal Herriko EGF+ 2021-2027 Programa Operatiboaren bidez eginda. Proiektu horren finantziaziorakofuntsen%40, hain zuzen ere, Europako Gizarte Funtsa-k eman du eta %60 Debabarrena eskualdeko udaletxeak, Ermukoa tarteko izanik.

Hazilan + barne, bi ibildide daude

Osatu: Aktibatu taldeko tailerrei esker, lan – merkatuan eskatzen diren gaitasun profesionalak eta pertsonalak eskuratuko dituzu. Ibilbie hori osatzeko, enpresetan praktikak egin ditzakezu, zure lanbide – profilaren araberako esperientzia erreala lortzeko. Formakuntza maiatzaren 19tik ekainaren 25ra egingo da.

Lorpen: ibilbide honek lana zuzenean aurkitzen lagunduko dizu baldintza hauetakoren bat betetzen baduzu:

  • Osaturen talde – ekintzetara joateko aukerarik ez izatea
  • Enplegua berehala eskuratzeko beharrezko trebetasunak egiaztatzea
  • Euskaditik kanpo egotea eta etxera itzuli nahi izatea.

Hazilan + programan interesa baduzu, estekaturik uzten dizugun agiriari jarraiki izena-eman.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik