Hegazti-gripearen aurrean kontu handiz ibiltzeko gomendioa

17.10.25
Erakundea
Gizartea
Euskadin patogenizitate handiko hegazti-gripearen fokuak erregistratu ditugulako

Azken hilabeteetan, Euskadik basa-hegaztien patogenizitate handiko hegazti-gripearen fokuak erregistratu ditu, Eusko Jaurlaritzako Animalien Osasuneko Taldeak eta aldundiek bidalitako informazioaren arabera. Hau da, birusa edo gaixotasuna eragiteko gaitasun handia duen bakterioa duten basa-hegaztien presentzia erregistratu dugu; sintoma larriak eta heriotza-tasa handiak eragin ditzaketenak hegaztien artean. Kasuak Erkidegoko hiru lurraldeetan gertatu dira, batez ere kostaldeko edo inguruko herrietan eta hezeguneetan.

Espainian, gripe hori (H5N1zepa) transmititzeko arriskua oso txikia da populazio orokorrarentzat, eta txikia, berriz, beren lanagatik hegaztiekiko esposizioa edo harremana duten pertsonentzat: betiere, jatorri zoonotikoko (animalietatik gizakietara) gripeak prebenitzeko neurriak eta babeseko neurriak errespetatzen badituzte. Ez dago zepa edo andui hori pertsonen artean transmititu izanaren ebidentziarik, baina mundu osoan zaintza aktibatu da, gizakietan noizbehinkako infekzio bat gerta dakiekeelako.

Basoko hegaztiak birus horren gordailu nagusia direla jakinda, eta Euskadin berriki detektatutako kasuak ikusita, Animalien Osasuneko Taldeak, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzarekin lankidetzan, jakinarazi du komeni dela zuzeneko kontakturik ez izatea hegazti gaixoekin, hegaztien hilotzekin eta haien fluido eta gorotzekin. Basa-hegaztiak dauden parke eta lorategietara joaten diren pertsonek bereziki jarraitu beharreko gomendioa da hori; agian bertako hegaztiek infektatuta egon daitezkeelako. Horregatik, gu guztion ezagutzarako, informazio-kartel batzuk zabaldu dituzte jarraitu beharreko gomendioekin. Zuhurtziarik handiena eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte