Hemen da euskarazko eta ingelesezko ipuin kontaketa denboraldi berria

01.10.24
Imagen
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Lehenengo saioa larunbat honetan izango da, urriak 5, Annie Funnyren "Storytelling Hour"-ekin

Ermuko Udal liburutegiak haurrentzako ipuin kontaketa saioen denboraldiaren edizio berri bat sustatuko du. Jarduera hori hilean bi larunbatetan egiten da, 17:30ean, Lobiano Kultur Gunean, eta ipuinen mundua hurbiltzea eta irakurzaletasuna bultzatzea du helburu, ahozko transmisiotik eta emoziotik abiatuta.

Hilabete bakoitzeko lehen saioa ingelesez izango da, Story Time zikloaren barruan, eta azkena euskaraz, Arratsaldean kontu kontari izenburupean. Horietako bakoitza adin tarte jakin bati zuzenduta dago: Story Time saioak 4 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta Arratsaldean kontu kontari saiokoak, berriz, 3 eta 8 urte bitarteko pertsonei.

Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu behar da liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz https://wa.me/34943179212 helbidera edo e-mail bat bidaliz biblioteca@udalermua.net posta elektronikora, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Saio bakoitzerako plazen erreserba ipuin-kontaketa egiten den aste bereko astelehenean hasiko da, eta plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Hiruhileko honetarako programatutako saioak honako hauek dira:

Urriak 5 Storytelling Hour, Annie Funnyrekin
Urriak 26 Ipuinez ipuin, Lur Kortarekin
Azaroak 2 Pumpkin Tales, Virginia Morionesekin
Azaroak 30 Kantu eta kontu, Lur Kortarekin
Abenduak 7 The Old Woman and The Sack of Diamonds, Hannah Berryrekin
Abenduak 21 Bidaia, Amaia Puinekin

Lotutako albisteak

Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du
Imagen
27.06.25
Santixauak 2025: ia ehun jarduerako egitarau anitza eta parte-hartzailea

Beatriz Gamizek aurkezpenean tokiko kolektiboen inplikazioa azpimarratu du eta bizikidetza, askatasuna eta errespetua eskatu ditu jai inklusibo eta seguruez gozatzeko
Imagen
26.06.25
Elektrojaia taldea XVII. edizioari ekiteko irrikaz

Ekainaren 27 eta 28ko ostiral eta larunbatean ospatuko da, Martxoak 8ko plazan eta Betiondon